Hiztegia
baresáre, baresaría. (d). izena. Larruaren eta haragiaren artean zenbait animaliak, ardiak eta txerriak, adibidez, duten sare edo koipe-azala. Redaño. Billotxa narrutzen danian eztakik zela gelditzen jakon kapa zuri bat? Ori dok baresaria. Sendua eukitzen jok txarrixak; billotxak eta ba meiaua. Klem.
Ik. gantz.
bargázta. . 1. bargazta, bargaztía. (c). izena. Txerri eme gaztea. Txarrixa be ferixa etorri tta, flakua ta luzia ikusten danian, “txarri bargazta au”. Don. Donatok dio edozein animalia lirain eta flakori esan ohi zaiola eta ez bakarrik txerri emeari.
2. bargazta, bargaztía. (c). adjektiboa. Emakume sorgina, lotsagabea. Sarri neskatilez esan ohi da, hain zentzu gogorrik gabe; maitekiro, zenbaitetan. Desvergonzada, descarada. Ezta neskatilla txarra, baiña bargazta xamarra. Ik. bargáztona.
bargáztona, bargáztonia. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Itxura edo izakera basto eta lotsagabeko emakumea. Mujer de aspecto o carácter basto y desvergonzado. Ezautzen dou ondo; bargaztona majua da ori. Ik. bargazta.
bárgo, -u, bargúa. (d). izena. BARBO. Barbus bocagei. Barbo. Deba ibaian lehenago zegoen arrain handia Aintxiñan amorraiñak, loiñak, barguak eta danetik jeuan ibaixan.
bárik. (a). BÁREK. Gabe. Ezetarako gogo barik nabill. jausi barik!. (c). esapidea. Kontuz!, ea erortzen zaren! Hori esaten zaio norberaren aurrean erortzeko arriskuan dagoenari. Labandu barik!, ere bai labandu berri denari, eta abar.
báriku, bárikua. (a). izena. BARÍXAKU (ANG.). Ostirala. Viernes. Taberna giroan Kaskajuen eguna deitu izan zaio. Eguakitz gehiago erabiltzen da Bergaran; kalean eta ekialdean eguakitz gehiago, eta Ubera-Angiozarren bariku edo barixaku. Etim.: abari (afari)+bako+egun, Mitxelenaren arabera. Sin. eguákitz. Ik. káskajuen egun. baríku sántu egun, baríku sántu eguna. Viernes Santo. Sin. eguákitz sántu egún.
bárka, barkía. (b). izena. Tomateak, fruta etab. erabiltzeko balio duen egurrezko kaxa. Caja de madera que sirve para transportar fruta, etc. Barka ugari biar izaten da jenerua plazara eruateko. Kaja entzuten da gero eta gehiago.
bárka eskátu. (c). du aditza. Barkamena eskatu. Pedir perdón. Joan amandriana ta barka eskatuiozu, diabruori alakuori.
barkéske. (c). adberbioa. Pidiendo perdón. Damutu jako ori neri esana ta barkeske etorri jat.
Etorri, joan, egon... aditzekin. Barkaeske ere entzun daiteke.
barkakára, barkakaría. (b). izena. Barkakada. El contenido de una caja. Lau barkakara tomate batu giñuzen.
barkazíño. 1. barkaziño, barkaziñúa. (b). izena. Perdón. Eitten daben beruakin da urik ekarri ez? Eztaukak barkaziñoik.
Sin. barkámen. 2. barkazíño, barkazíñuak. (c). izena. Oporrak. Vacaciones. Lo dicen algunas personas de edad que hablan muy "cerrado" y que seguramente encuentran algún parecido entre las vacaciones y el perdón. Oporrak oin dittuk; len barkaziñuak esaten gontsan guk. Klem./ Aurten be barkaziño barik geratu nok taillerrian.
Orduko umeek barkaziño-ri zentzu bikoitz sakona aurkituko zioten dudarik gabe. Gure belaunaldikoek bakaziñuak izan genituen eta oraingoek oporrak. Ik. bakazíño, opor.
barra-bárra. (b). Asko, ugari. Mucho. Dirua barra-barra irabazi dabe taberniakin./ Len astegunetan be jentia barra-barra ibiltze zan gabian. Izena aurretik izan ohi du, eta mugatu singularrean: gizurra barra-barra, usua barra-barra, perretxikua barra-barra...
barrábas. (d). Norbaiti okerra dela esateko konparazio gisa erabilia. Ola baten bati esaten jakonian okerra ero zera danian: 'Barrabas baiño okerraua aiz i' « Mutiko barrabasa » eta horrelakorik nekez entzuten da.