Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
errazoi
errédittu
errédittu, errédittua(k). izena. Rédito, interés. Urtetan ibili zan erredittuak pagau ezindda. Pluralean, batik bat. Sin. intéres, korrídu.
erredoble, erredoblia. (c). Redoble de tambor. Erredoble luzie jo nauen jentie neuana juntau zein. (AA ArrasEus, 234. o.) .
errédondo. 1. errédondo, errédondua. (b). adjektiboa. Borobila.   Redondo, -a. Aurten tomatiak erredondo-erredonduak dare. Adinekoek ere normal darabilte. Sin. biríbil. errédonduan jarri. (c). Colocar(se) en círculo. Pagopian bazkaldu giñuan erredonduan jarritta. Sin. biribillían jarri. 2. errédondo, errédondua. (b). izena. Redondo (haragia). 3. erredondo. izena. Ik. biríbil-txápa.
errédondoko, errédondokua. (d). izenlaguna. Borobil formakoa edo. Nagusiek erabilia. Mai bat, familixia, eta etara ontzixa, ontzixa erredondokua, ta, araxe etara ta danak andixek. Ben.