Hiztegia
érre. 1. erre. (a). du aditza. ZARTAIÑÍAN ERRE. Quemar; también asar, freir. Etxia erre jakuen./ Primeran erretzen dabe billotsa Osintxun. LABAN edo LABIAN ERRE,TXAPA GAI Sin. prejídu. 2. erre. (a). du aditza. Fumar. Geixegi erretzen dozu. Sin. fumau. 3. erre. (a). Fundirse una bombilla, los plomos, etc. Bonbillia erre da. 4. erre. (d). du aditza. Txirikila jokoan, txirikila bere lekura itzuli. Ik. txiríkill. 5. erre. (b). dio-zaio aditza. Escocer(se). Umiak ipurdixa erreta dauka./ Ankaartia erre doste praka barrixak./ Galtzarpiak erre jatan maratoian.
6. erre. (d). du aditza. Hankak, nahi gabe, putzuan edo lokatzatan sartu. Aunque parezca paradójico, mojar los pies en fango, al atravesar un rio, etc. Errekia pasatzera noiala anka bixak erre jittuat./ Eskumako ankia erre juat etxosteko istingan.
7. erre. (b). da aditza. Quemar(se), desesperarse. Erreta dabill lantokixan./ Buru belarri politikan sartuta ibilli zan da azkenian erre egin zan./ Erre-erre eginda akabau zeban umiekin.
8. erre, erría. (b). izena. Quemadura. Erria minberia da oso./ Besapian dauka erria.
9. erre, erría. (b). adjektiboa. Asado, -a. Colocado como segundo término de composición: billotxerre, sagarrerre, gaztaiñerre... 10. erre, erría. adjektiboa. Se dice de la persona poco paciente. Aura baiño zazpiki tta erriagoik etxuat ezautzen.
10. erre, erría. adjektiboa. Se dice de la persona poco paciente. Aura baiño zazpiki tta erriagoik etxuat ezautzen.
erreariñ, errearíña. (c). adjektiboa. Demasiado poco frito o asado. Billotxa erreariñ samarra zeuan. Ik. egiñáriñ.
errebáiñu, errebaiñúa. (b). izena. Abere taldea, artaldea ia beti. Rebaño. Ardi-errebaiñu galanta zoian kamiñuan./ Markak belarrixan bai, ori noberan errebaiñukua bada. Luis. Artalde ezagutzen da, baina erabili errebaiñu edo ardi-errebaiñu ia beti.
errébaju, errébajua. (b). izena. Rebaje. Markua izeten zan auxe; oiñ, emen euki zeikien errebaju bat, da beste batzuk eukitzen zeben bi. Jul.
errebajua etara. aditza. (Eibar) "Sacar rebajo. Egurrari koska luzia etaratzia." (SB Eibetno)
erre bédar, erre bedárra. (c). izena. . Subartoa. Izena erreak sendatzeko duen gaitasunetik datorkio. Ik. subárto.
errebéntau. 1. errebéntau. (a). da-du aditza. Explotar. Erruberia errebentau jat zulo baten.
2. errebéntau. (b). da-du aditza. Neka-neka egin, lehertu. Agotar(se). Eitte zeban beruakin errebentauta aillegau giñuztan Anbotora./ Bizkorregi asi tta errebentau ein zeban irixa.
errebentóe, -i, errebentóia. (a). izena. Reventón neumático. Kamioi batek errebentoia ein zeban plaza erdixan.
errébeska. (d). adberbioa. Botaka, gonbitoka. Vomitando. Errébeska jardun juat. Gonbittoka eiñ, errebeska eiñ. Don.
Ia galdua. Sin. gónbittoka.
errébezka. (d). adberbioa. ERRÉBEZ. Pelotan aldrebesko aldetik jotzen, ukalondoa paretara begira dela, tenisean bezala. Jugar a la pelota con el revés. Iri nai dokenian errebezka jokatukostat./ Errebezka daukau partidua./ Orrek errebez be irabaziko dosta.
Ik. errebezkára.
errebezkára, errebezkaría. (d). izena. Ezkerraldetik datorren pelotari aldrebeska eskuinez emandako kolpea, eta alderantziz. Baita, era horretara emandako belarrondokoa edo zartada. Golpe con el revés. Egundoko errebezkaria jo juan zabalera./ Ixilik egon ari errebezkara bat artu nai ezpok.
Ik. errébezka.
errebídau. (d). du aditza. Harri handi bat edo objektu astun bat mugitu handik eta hemendik bultza eginez. Mover o cambiar de posición un objeto pesado empujándolo alternativamente; revirar. Traban zeuan arri aundi aura alde batetik bestera errebidauaz kostata kendu giñuan bidetik.
errebíttau, errebittáua. (d). adjektiboa. Ezpain bueltatuengatik bakarrik entzun dut. Revirado. Sólo lo he oído decir de los labios revirados. Gerra denporan gurian egon zuan teniente zittal bat. Jenixo bat bajaukan jenixo bat, ezpan errebittau arekin... Klem./ Kuriosua don beroi errebittautako ezpanokin. Klem. Jenio txarraren ezaugarri omen dira ezpan errebittauak.
errébuelta, errébueltia. (b). izena. Errepideko bihurgunea. Curva de camino. Irugarren errebueltan jo dau baztarra./ Or pasau da abixada baten, errebueltia artu ezindda.
Ik. bidébuelta.
erredios!. (c). interjekzioa. ERRE DIOS. Rediós. Erre dios, guk artu giñuan sustua.../ Kendu paretik, errediós! Bi hitz gisa entzun ohi da normalean —eta ahotsa jaso gabe—, esaldi hasieran, batez ere. Badira hitz batean eta altutik errediós! esaten dutenak ere, esaldi bukaeran, gehienbat. Gauza bera gertatzen da errekoño eta errekontxorekin.