Hiztegia
ero. (a). juntagailua. O. Edo. O. Bi ero iru aldiz esan jat./ Etxe bat ein ein ddou o jaso ein ddou. Jaso esaten da ba estruturia gora jasotzen danian. Don.
Edo ez da apenas entzuten.
erómai, erómaixa. (c). izena. ERRÓMAI, OREMAI, ORAMAI. Oremahaia. Artesa, mesa donde se hace la masa del pan. Baserrittako eromaixak baztartuta dare aspaldixan./ Masa zati bat ixten zan oremai baztarrian iriñakin tapauta. Aniz. Eromai batzuek azpian bi irin-kaja izan ohi zituzten.
eróso. 1. eroso. (b). adberbioa. Egoki. A mano, con la mínima molestia. Plaza inguruan bizi dienak oso eroso dauke ikastolia./ Taberna orretan oso eroso jarri dabe sukaldia./ Andik markauta bai, baiña “emendik erosuao jak eta”. Klem. Gauza bat oso erraz edo gertu dagoenean erabiltzen da.
Ant. aldrebes. Ik. egoki. 2. eroso, erosúa. (c). adjektiboa. Cómodo, pero sólo en el sentido de fácil, agradable. Bergatik Donostiarakua ezta bape biaje erosua./ Lan erosua da artazuriketia. Ez da esan izan "silloi erosua", "etxe erosua" eta horrelakorik. Ant. aldrebes.
erostéille, erosteillía. (c). izena. Eroslea. Comprador Gaur Elgoibarko ferixan saltzaillia ugari baiña erosteille gutxi./ Etxiorri azaldu ei jako erosteillia.
Ik. merketári.
erpílddu. (c). da-du aditza. Soroan erpilak sortu. Formar(se) terrones en el labradío. Euri onek solo guztiak erpildduittu.
érpill, erpílla. (b). izena. Sokorra; soroko lur koskorra. Terrón. Erpilla bota zostan ondora sustua emotearren./ Antxiñan erpill joten jardute giñuan. Sin. mokil. (Lein.), zopil (Eib.).
erpíllarri, erpíllarrixa. (c). izena. Alperra. Piedra cilíndrica que se arrastra en los campos para pulverizar terrones. Aspaldixan erpillarrixak baztartuta dare. Sin. alper.
erpíl-mázo, erpíl-mázua. (d). izena. Sokor-mazoa. Mazo destripaterrones Sin. mokil-mazo (Lein.), zopil-mazo (Eib.).
erpíltsu, erpiltsúa. (b). adjektiboa. Erpil askoko soroagatik esan ohi da. Patata-soua oso erpiltsua dago.
erráilla. ERRAILL. "-a" berezkorik gabe, ere bai. 1. errailla, erraillía. (d). izena. ERRAILL. Reja de madera, por ejemplo los de un balcón, los que componen la rueda de un "burdi-bolante", etc. 2. errailla, erraillía. (d). izena. Rail de tren. 3. errailla, erraillía. (d). izena. Burkama osatzen duten zurezko zeharkakoak. Travesaños de madera que forman la cama del carro uniendo la pértiga con los laterales. Albo bixak arasak; beste onek, trabesekuak, erraillak. Don. Sin. burterráilla.