Hiztegia
ernegagárri, ernegagarríxa. (c). adjektiboa. ERNEAGARRI. Desesperante, fastidioso, -a. Gosiak egon da aoko miñagatik jan eziñ izatia da ernegagarríxa.
ernégau. (b). da-du aditza. Desesperar(se), rabiar, impacientar(se). Lanik ezin ddau billau ta ernegauta dago./ Mutiko gogaikarri orrek ernegau eraitten doste./ Ori beti ernegatzen egoten da. ERNEGATZEN edo ERNEGAUTA EGON eta ERNEGAU ERAI
ernégu, ernegúa. (d). izena. Impaciencia, desesperación. Andriak ies ein zotsanian etxakon urtebetian pasau ernegua.
ernemíña euki. (d). Erne ezina euki. Tener una simiente dificultad de germinar Ernemiña egualdi txar bat artutakuan erne ezinka dauanian ero: “An agertu da?” “Ez, arek ernemiña dauka”. Don.
ernémun, ernemúna. (c). izena. Patataren begia eta edozein haziren germena. Germen del tubérculo de la patata o de cualquier otra semilla. Patatia, ernemunak asten jakonian zatartu eitten da./ Garixai, umedadetan euki ezkero laster asiko jako ernemuna./ Sartu giñuan babiak agiri dau ernemuna. Ik. begízta, erne.
ero. (a). juntagailua. O. Edo. O. Bi ero iru aldiz esan jat./ Etxe bat ein ein ddou o jaso ein ddou. Jaso esaten da ba estruturia gora jasotzen danian. Don.
Edo ez da apenas entzuten.
erómai, erómaixa. (c). izena. ERRÓMAI, OREMAI, ORAMAI. Oremahaia. Artesa, mesa donde se hace la masa del pan. Baserrittako eromaixak baztartuta dare aspaldixan./ Masa zati bat ixten zan oremai baztarrian iriñakin tapauta. Aniz. Eromai batzuek azpian bi irin-kaja izan ohi zituzten.
eróso. 1. eroso. (b). adberbioa. Egoki. A mano, con la mínima molestia. Plaza inguruan bizi dienak oso eroso dauke ikastolia./ Taberna orretan oso eroso jarri dabe sukaldia./ Andik markauta bai, baiña “emendik erosuao jak eta”. Klem. Gauza bat oso erraz edo gertu dagoenean erabiltzen da.
Ant. aldrebes. Ik. egoki. 2. eroso, erosúa. (c). adjektiboa. Cómodo, pero sólo en el sentido de fácil, agradable. Bergatik Donostiarakua ezta bape biaje erosua./ Lan erosua da artazuriketia. Ez da esan izan "silloi erosua", "etxe erosua" eta horrelakorik. Ant. aldrebes.
erostéille, erosteillía. (c). izena. Eroslea. Comprador Gaur Elgoibarko ferixan saltzaillia ugari baiña erosteille gutxi./ Etxiorri azaldu ei jako erosteillia.
Ik. merketári.
erpílddu. (c). da-du aditza. Soroan erpilak sortu. Formar(se) terrones en el labradío. Euri onek solo guztiak erpildduittu.
érpill, erpílla. (b). izena. Sokorra; soroko lur koskorra. Terrón. Erpilla bota zostan ondora sustua emotearren./ Antxiñan erpill joten jardute giñuan. Sin. mokil. (Lein.), zopil (Eib.).
erpíllarri, erpíllarrixa. (c). izena. Alperra. Piedra cilíndrica que se arrastra en los campos para pulverizar terrones. Aspaldixan erpillarrixak baztartuta dare. Sin. alper.