Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
erlátegi
ernári
ernári. (c). adberbioa. ERNÁI. Animalia bat umea egiteko.   Preñada. Dícese de los animales. Ernari daukau biae gaztia./ Eztakitt biorra ernari eztagon. Lelenguan eztok jakitten; gero bai: ernai dago ero antzu dago. Don. Sin. umia eitteko (pertsona eta animaliak), ume esperuan egon (pertsonak) txala eitteko (behiak). Ik. ántzu, geldíttuta, bueltau.
érne. 1. erne. (b). da aditza. Germinar, brotar. Letxuga azixa aspaldi eraiñ neban baiña bape ezta erne. 2. erne. (c). du aditza. Erne eragin. Bero onek laster erneko dau porru landaria. 3. erne, ernía. (c). izena. Hazi bat ereindakoan lurrean lehenengo agertzen dena. Bizarraz ere bai.   Brote, Primer germen de semilla. Garixak ernia agiri dau./ Bizarra juan ein jatan, baiña berriz be ernia agiri dot. Ik. ernémun. 4. ernia, ernía. izena. "Perretxiko ugari hazten danian batera. Bariña aldameneko pagadi batera sartu giñanian, ha zuan perretxiko-ernia! Ze zuan ha!" (SB Eibetno). Sin. botada. 5. erne egon. aditza. 1. erne egon. (c). esapidea. Zoli egon, argi egon.   Estar atento. Ganauzain dabillenian be erne egoten da zuen mutikua. Sin. árgi égon, zoli egon. 2. erne egon. (c). aditza. Esna egon.   Estar despierto. Goizian eguna zabaldu orduko erne nenguan. Ik. ésna.
ernegagárri, ernegagarríxa. (c). adjektiboa. ERNEAGARRI. Desesperante, fastidioso, -a. Gosiak egon da aoko miñagatik jan eziñ izatia da ernegagarríxa.
ernégau. (b). da-du aditza. Desesperar(se), rabiar, impacientar(se). Lanik ezin ddau billau ta ernegauta dago./ Mutiko gogaikarri orrek ernegau eraitten doste./ Ori beti ernegatzen egoten da. ERNEGATZEN edo ERNEGAUTA EGON eta ERNEGAU ERAI
ernégu, ernegúa. (d). izena. Impaciencia, desesperación. Andriak ies ein zotsanian etxakon urtebetian pasau ernegua.
ernemíña euki. (d). Erne ezina euki.   Tener una simiente dificultad de germinar Ernemiña egualdi txar bat artutakuan erne ezinka dauanian ero: “An agertu da?” “Ez, arek ernemiña dauka”. Don.
ernémun, ernemúna. (c). izena. Patataren begia eta edozein haziren germena.   Germen del tubérculo de la patata o de cualquier otra semilla. Patatia, ernemunak asten jakonian zatartu eitten da./ Garixai, umedadetan euki ezkero laster asiko jako ernemuna./ Sartu giñuan babiak agiri dau ernemuna. Ik. begízta, erne.