Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
zírti eta zárta
zopítta
zírti eta zárta. (c). adberbioa. Kolpeka ezker-eskuma.   A golpes. Lengo maixuak zirti eta zarta ibiltze zittuan umiekin.
zirtí-zarta. 1. zirtí-zarta, zirtí-zartia. (d). adjektiboa. Zirt edo zart erraz egiten duen pertsona.   Se dice de las personas muy decididas. Pantxika beti izan da zirti-zartia. 2. zirti-zarta. (c). onomatopeia. Jotzearen onomatopeia. Zirti-zarta, egundukuak emun jotxan.
zíttal, zittála. (c). adjektiboa. Jenio gaiztokoa, beti berea egin beharrekoa, inori gaizki opa diona...   De pésimo genio, bellaco. "Que hace la suya pero sin brusquedad." (Izag Oñ). Zittalaua da zittalaua gaztaiña lokotza lezkotxe zittala izan. esapidea. (Eibar) Oso zitala izan. (AAG Eibes)
zittáldu. 1. zittaldu. da-du aditza. Volver(se) iracundo, irritable. Lanai laga zotsanetik ziero zittalduta dago. 2. zittaldu. (b). da aditza. Zauria gaiztotu.   Enconarse una herida. Urratutxo bat zittaldu ta gaizki ibilli zan. Ik. gaiztótu.
zittalkeríxa, zittalkerixía. (c). izena. Zitalaren ekintza edo portaera.   Bellaquería. Oin be pentsauta eukiko dau zittalkerixan bat.
zizípozo, zizípozua. (c). onomatopeia. ZIZIPAZA, -IA. /s/ edo /z/ren ordez /c/ ahoskatzen dutenez, eta oro har ahoskera problemak dituztenez "zizipozua" edo "cicipozu" (gazteleraz legez ahoskatuta) dutela esan ohi da.   Ceceo. Dícese del defecto de pronunciación que consiste en pronunciar la /c/ española en vez de /s/ o /z/ euskaldunes, o algún defecto similar. Fernandon anaiak zizipozo demasa dauka.
zíztriñ, ziztríña. (b). adjektiboa. Argala, geldigorra.   Esmirriado, -a, poca cosa, inquieto, -a. Ume ziztriñ onek leporaiño nauka.
ziztro, ziztrua. izena. (Eibar) SISTRO, -UE (LEIN.). "Carnero impotente. Lekuko bakarrari jasotako berbia; badirudi edozein animalixa antzurendako erabili leikela." (SB Eibetno). Leintzen, beriz, potro-alerik ez duen aberea (Lein.).
© Jaione Isazelaia
zói, zóixa. (c). izena. Belar eta guzti, aitzurrez edo laiaz ateratzen den lur pusketa osoa.   Tepe. Txaboliai teillatuan zoixak jarri bia dotse. Sin. zótal.
zókalo, zókalua. (c). izena. Zócalo.
zóko, zokúa. (c). adjektiboa. Bentilazio gutxiko lekua, eguzkirik sartzen ez den parajea.   Dícese del sitio o paraje sombrío, encajonado. Zuen soziedadia politta dok, zoko xamarra izatia eze./ Paraje zokuan dago Plazentzia. Paraje, leku eta gisako hitzei lotua, batik bat.
zóli, zolíxa. (d). adjektiboa. Ernea, adi egon ohi dena, beti agur egin ohi duena... Aspaldi honetan txakur argiez entzuten da ia bakarrik.   Se dice de las personas atentas, de las que saludan en la calle, etc. Ultimamente apenas se usa más que para calificar a los perros inteligentes. Zolixa atentua ero. Erozein lekutan atento dagon persona bat. Eta txakurragaittik pe bai. zoli egon. (d). esapidea. Erne egon, adi egon. Lehenagoko zaharrek erabiltzen omen zuten. Sin. árgi égon, erne egon.
zópa, zopía. (a). izena. Sopa. zópak eiñ. (c). esapidea. ZOPÁKUAK EIÑ. Harri lau bati indarrez jaurtiz ur gainean saltoak eragin. Gure mutikotan presetan edo osinetan egiten genuen jolasa. Gure mutikuak zopak eitten diardue goiz guztia./ Baietz amar zopa eiñ arri onekin.
zópak eiñ. (c). esapidea. ZOPÁKUAK EIÑ. Harri lau bati indarrez jaurtiz ur gainean saltoak eragin. Gure mutikotan presetan edo osinetan egiten genuen jolasa. Gure mutikuak zopak eitten diardue goiz guztia./ Baietz amar zopa eiñ arri onekin.
© Jaione Isazelaia
zopáko, zopakúa. (b). izena. Erdi kiskalitako ogi berezia, puntetan elkartzen diren bi zilindroz osatua gehienetan, zopa egiteko erabiltzen dena. Ekarri pare bat zopako Bolintxotik arrain zopia eitteko. Sin. pístola. Ik. zópa.
zopaundi, zopaundixa. izena. (Eibar) "Berdura, txarriki, okela eta oillaskuakin egindako zopia. Ogixa be gehitzen jako eta dana batera jaten da. Egun haundixetan egitten da." (SB Eibetno).
zopil, zopilla. izena. (Eibar) Erpila. Ik. érpill.