Hiztegia
epetálari, epetálarixa. (d). adjektiboa. (Eibar) "Pícaro que practica la pillería de no pagar. Epetan sarri egitten dabenari esaten jako epetalarixa.
epetan. (d). adberbioa. (Eibar) Epeka. A plazos. Epetan erosi eta epetan saldu, tratulari eskasan jiria. (Etxba Eib)
éra. 1. éra, éria. (b). izena. Aukera. Ocasión Era ederra euki neban Ameriketara joateko./ Eria badaukat esango dotsat.
éraka. (c). adberbioa. Tarteka. A rachas Eurixa eitten zeban eraka. 2. éra, éria. (b). izena. Modo, forma. Beste era batera esan bazostan eneban gaizki artuko./ Era asko dare dibertitzeko.
3. éra, éria. (c). izena. Posizio egokia, normala. Zein da amantal onen eria? érara. (c). adberbioa. En posición normal. Jertsia erara jantzizu, itxulikaldera daukazu ta. Sin. alde onera. Ant. itxúlikaldera. erara ebagi. (b). esapidea. Cortar madera o carne en su posición normal. Egurra erara ebagi ero kontrara ebagi alde ederra dago. Sin. bétara ebági. Ant. kontrabéta ebagi, kóntrara ebági. erara etorri. (b). esapidea. ERARA JOAN. Egoki etorri. Baloia erara etorri jatan da txute galanta jo notsan.
eria artu. (c). esapidea. Coger el tino. Lanai eria artu arte gaizki ibili nitzan./ Neskiorri etxian eria artu ezindda ei dabitz.
4. era. Ik. éde.