Hiztegia
egódun, egodúna. (b). izena. Hegoak dituena. Alado, -a. Egodun guztiai botatzen zotsan tirua. Ik. mója egódun.
égoe, -i, égoia. (c). izena. Viento sur. Egoiak joten dabenian eitten ei dittu edurteik aundixenak. Uberan bi hegoe mota bereizten dira: Napar-egoia, Hego-ekialdekoa eta Atxbitarte-egoia edo -aizia, Udalatx aldetik, Hego-mendebaldetik, jotzen duena.
Edurren gaiñeko egua, ezin izan berua. esaera. (Oñati) (Izag Oñ). egó-áize, egó-áizia. (b). izena. Viento sur. Sin. égoe, -i. egó-áizia euki. (b). esapidea. Zoro-haizea euki. Gaur kriston ego-aizia jaukak Potok. Sin. zoroaizia euki. égoiari bégira. (c). Cara al sur. Egoiari begira dago zuen basarrixa.
egóera, egóeria. (c). izena. Egoteko era edo egotearen ekintza; desatsegina denean ia bakarrik. Modo o acción de estar, generalmente desagradable. Estomagutik operau nindduenian eneban egoera ederra eiñ urrengo egunetan./ Eurixa goixan beian, guardasolik ez, aura zan egoeria ein giñuana autobusan paradan. EGOERIA EGIN, batik bat. "Situación" zentzuan situaziño erabiltzen da.
egóki. EGOGI. Adinekoek egogi eta egoki, biak darabiltzate eta gazteagoek azkena bakarrik. 1. egoki, egokíxa. (c). adjektiboa. EGOGI. Aproposa, aukerakoa. Adecuado, -a, idóneo, -a. Mutill ori oso egokixa litzake alkatetzarako./ Praka bakeruak eztie egokixenak mendirako./ Neuri etxat pentsatzen amai ori esatia (hika tratatzea), ezta bape egogixa. Mertz. «Mutil egokixa», «pelotari egokixa», «bertsolari egokixa», eta horrelakoak entzuten dira estiloa eta itxura azpimarratuz.
Ik. aukeráko, aprópos. 2. egoki. (c). adberbioa. EGOGI. Idóneamente, a mano. Etxetik oso egoki daukat fabrikia./ Egoki etortzen bajat arpegira esango dotsat. Ik. eroso. berbetan, bertsotan, fubolian... egoki eiñ. (c). Oso ondo egin. Semiak pe egoki eitten dau bertsotan.
égon. aditza. 1. egon. (a). da aditza. Estar. Dagona dago, eztagona balego. (c). esaera. Egon ari presente etorri artian Bixente. esaera. "Bertantxe geratu." (Lar Antz). (geldi) egotekua ez izan. esapidea. Oso aktiboa izan. Jesus! ori be ezton egotekua.
banenguan ba ni. (c). esapidea. Harrituta nengoen. Banenguan ba ni... Zeozegaittik etzan aspaldixan etortzen.
2. egon. (a). da aditza. Haber. Tonto asko dago.
3. egon, egóna. (c). izena. El estar, la inmovilidad. Zuri egona etxatzu komeni; ibilli egin bia da, ibilli./ Egonak eztauka gauza onik./ Kartetan ibilli ga residentzian, da... egonetik egonera gatoz.
Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria. (d). esaera. egonían. (c). adberbioa. Inmovil. Atsalde guztia egonian pasau dogu.
egonian egon. (c). esapidea. Egon, azpimarratuta. Guk ze eingo dou ba onezkero... egonian egon./ Egonian egonda eztago ezer.
egonáldi, egonaldíxa. (a). izena. Rato largo de estancia, parada. Egonaldixa ein giñuan zure zaiñ./ Nekatuta genden da egonaldixa ein giñuan itturrixan.
Hitza bera bakarrik esaten denean luzea dela suposatzen da.
egóneziñ, egóneziña. (c). izena. Lasai ezin egona. Inestabilidad, inquietud. Atzo Donostiara, erañeun plaiara, gaur dantzara... Jesus, Maria ta Jose, ori da daukazun egoneziña. (Gurasoek seme-alabekin asko erabilitako hitza)./ Burgosko prozesuan egoneziñ aundixa sortu zan errixan.
egósi. 1. egosi. (a). da-du aditza. Cocer(se). 2. egosi. (b). da-du aditza. (Leintz) Guisar. Okela egosixa afaltzeko.
egosi-usaiñ, egosi-usaiña. (d). izena. Lixiba egin ondoren arropak ateratzen zuen usaina. El olor de la ropa recien lavada a la antigua usanza. Arek pe egoste zien e, antxe. Egosi-usaiña, usaiña ederra etaratze eben. Juana.
egostura, egosturia. izena. (Leintz) EGOSTU, -UA (EIB.). "Escocedura. Ainbeste ibiltzekin egostuak egin jakoz.
egots, egotsa. Hegoen hotsa. "Heguen zaratia hegaztixak hegan ekitten dabenian, pra-pra-pra sentidu najuan hego-hotsori neure buru gaiñetik zihar, ta danba!" (SB Eibetno) .
eguákitz, eguákitza. (b). izena. EGUAKOITZ, EUAKITZ, EBAIKOITZ (OÑ.), EGUAKOTX (LEIN.). Ostirala. Viernes Eguakitzian mendira noia. Bergara mendebaldean bariku gehiago. Eguakitza komentario 1 Sin. báriku. Ik. eguásten, káskajuen egun. Euakitzeko trunboia berrogei eguneko eurixa. esaera. (Lar Antz). eguákitz sántu egún, eguákitz sántu egúna. (b). Viernes Santo. Sin. baríku sántu egun.