egóki
egóki. EGOGI. Adinekoek egogi eta egoki, biak darabiltzate eta gazteagoek azkena bakarrik. 1. egoki, egokíxa. (c). adjektiboa. EGOGI. Aproposa, aukerakoa. Adecuado, -a, idóneo, -a. Mutill ori oso egokixa litzake alkatetzarako./ Praka bakeruak eztie egokixenak mendirako./ Neuri etxat pentsatzen amai ori esatia (hika tratatzea), ezta bape egogixa. Mertz. «Mutil egokixa», «pelotari egokixa», «bertsolari egokixa», eta horrelakoak entzuten dira estiloa eta itxura azpimarratuz.
Ik. aukeráko, aprópos. 2. egoki. (c). adberbioa. EGOGI. Idóneamente, a mano. Etxetik oso egoki daukat fabrikia./ Egoki etortzen bajat arpegira esango dotsat. Ik. eroso. berbetan, bertsotan, fubolian... egoki eiñ. (c). Oso ondo egin. Semiak pe egoki eitten dau bertsotan.