Hiztegia
edur-úrte, edur-urtía. (c). izena. Año de nieves. Edur-urte aundixa izan zan iezkua.
Edur urte, gari urte. esaera. IXKUR-URTE, EDUR-URTE. Ixkur-urte, edur-urte. (c). esaera. EDUR URTE, GARI URTE.
edurzúlo, edurzulúa. (d). izena. EDURTEGI. XVII-XIX mendeetan elurra gordetzeko leku altuetan egiten ziren harrizko tegiak. Izotza medikuntzarako eta edari freskagarritarako erabiltzen zen, batik bat. Depósito hecho de piedra que se construía entre los siglos XVI-XIX para conservar la nieve que luego se utilizaba sobre todo para refrescos y usos médicos. Elusun zan Bergako edurzulua./ Gisasolakuak zittuen edurteixak Ixu gaiñian. (Etxba Eib)
Plazentziako baserririk altuenetarikoa da «Edurdungua», eta Elosuko Labeaga-ri (Labia) «Nebera» deitzen zaio. Ahozko erreferentzietan nebera jaso dugu ia bakarrik. Sin. nébera.
egabéra. 1. egabera, egabería. (b). izena. vanellus vanellus. Neguko paseko txoria. Avefría Egabera bandaría jatxi da zelaixan.
Esaerak dio Holandako erreginarentzat izaten zirela hegaberaren lehenengo arrautzak. Aitari entzuna. Sin. azpízuri. 2. egabera, egabería. (b). izena. (Angiozar) Delichon urbica. Enara. Golondrina Ik. golóndrina.
egabera baltz, egabera baltza. (b). izena. (Angiozar) Apus apus. Beltxijoia, enara beltza. Vencejo. Sin. abijói, beltxijóe.
égal. 1. egal, egála. (d). izena. Alero del tejado, alféizar de la ventana, etc. Etxian egala jausi tta umia arrapau dau azpixan./ Jaikitzerakuan maixan egala jo dau mutikuak. Gutxi erabilia. Hizkuntz-sen handia dutenei entzuten zaie gauza irtenak eta eraikuntzen boladuak izendatzeko. Ik. mendi-égal, boláu. 2. egal, egála. (d). izena. Izterraren kanpoko partea. Ik. iztárgoen, txarri-égal.
egaletako zulo, egaletako zulua. (d). izena. Txondorrari goialdean egiten zaizkion zuloak bizitasuna emateko. Zulo orrei egaletako zuluek esate gontxen. Mateo.
Ik. ondozulo.
égara, égaria. (c). izena. Hegan egiteko era. Manera de volar, vuelo. Oso egara dotoria dauka arrai-farduak.
Ik. égaran.
égaratu. (c). da aditza. Hegan hasi. Echar a volar. También empezar a volar los pajaritos del nido. Anka ondotik egaratu jatan oillagorra ta ezin izan notsan tiratu./ Txori-apixia nekixen zazpi txorikumakin baiña akordau orduko egaratu zien.
Azen.: egarátu ere bai.
egarbéra, egarbería. (c). adjektiboa. Erraz egarritzen dena. Propenso, -a a tener sed. Gure txikixa oso egarberia ta izarperia da.
egárri, egarríxa. (a). izena. Sed. beixak txala ein barrittan baiño egarri aundixaua. (c). esapidea. Egarri handia. egarríxak égon. (a). aditza. Estar sediento. Egarrixak zarete, ala? . egarrixak estu artu. esapidea. (Eibar) "Ardozalea izan. Pelotari ona zan; bakarrik egarriak artzen eban estu: ez emengo uran egarriak, Riojakuak baiño. egarríxak íttota égon. esapidea. Estar muerto de sed. Egarrixak ittota nago ta etaraidazu ura.
egarríttu. 1. egarrittu. (b). da aditza. Egarria sentitu. Tener sed. Egarritzen zanerako eruaizu ura./ Egarrittuta etorri da.
2. egarrittu. (c). du aditza. Egarria eragin. Urdaiazpikuak asko egarritzen dau.
egaztára. 1. egaztara, egaztaría. (c). izena. Vuelo, forma de volar, en general. Oso egaztara mantsua dauka miruak.
2. egaztara, egaztaría. (c). izena. Hegaztada, hegaldia. Hegaldi azkarra eta zaratatsua denean, batik bat. Espacio que se vuela de una sola vez, generalmente vuelo rápido y ruidoso. Nere aurretik egundoko egaztadia jo jostan oillagorrak./ Oillua egaztara baten intxaur adarrareraiño joan zuan.
égazti, égaztixa. (b). izena. Hegaztia. Ave Len oilluak eta paittak geunzkan baiña oiñ eztaukau egaztirik.
1. égi, égixa. (a). izena. Verdad.
Egi utsa ta ogi utsa bixak gauza sikuak. (c). esaera. Egia huts hutsa ez dela beti komenigarria izaten. Egixa, sudurran onduan begixa. esaera. "Norbaitek zerbait egia dela esaten duenean, beste batek hori esanez erantzuten du, hori baita egi bakarra." (Lar Antz) égixa esan. (b). esapidea. EGIXA ESATEKO. Muletilla con que se empiezan o acaban muchas frases. Egixa esan bakaziñuak akabatzeko goguakin nago.
2. égi, egíxa. (d). izena. Hegia. Hitz ia galdua, zentzu zabal eta ez zehatzegikoa, mendi-bizkarra (txikia edo handia) batik bat, esan nahi duena. Linea de montes, la parte más alta entre dos valles o cuencas de rio o regata, el alto de una ladera, etc. Egixa, ola gaintxo batera urten da bistia itten danian. Don./ Gaiña artuta egiz egi joan giñan tontorreraiño./ Arantza artian gora egi bateraiño aillegau giñan da an konturatu giñan nun genden./ Egitxo baten ein ddabe txabolia. Egixa izeneko lekuizen asko dago.
égin. EGIÑ, EIÑ, EIN, IN, IÑ. Eiñ (gehien), Ein, in edo iñ ahoskatu ohi da. /ñ/ez ahoskatu ohi da esaldi bukaeran edo bokal aurrean, eta /n/ez kontsonante aurrean: Eztot (e)iñ;(e)iñan puruan; (e)ingou; (e)in bia da. Egin sarrera ipini dugu ordena logikoz sailkatu ahal izateko. Gainera hitz asko: eginkizun, egiñarin, etab. osorik ahoskatzen da. 1. egin. (a). aditza. Hacer, construir, producir. Oso liburu politta ein ddabe. Beste testuinguru askotan ere erabiltzen da. Eguraldia: eurixa eiñ; jokoak: pelotan eiñ; adina bete: urtiak eiñ; eraiki: etxia eiñ (Ik. jaso); hizkuntzak: euskeraz eiñ; norabidea: ezkerretara eiñ; jakiak gertatu: labian, txapa gaiñian eiñ (Ik. erre). Baita: alde eiñ, barre eiñ eta horrelako aditzetan, eta baita aditzaren ekintzaren azpimarratzaile bezala ere: jan eingo dozu, esan ein ddotsat. Erosi zentzuan ere entzun dakieke zaharrei, arropaz edo oinetakoez jarduterakoan, ziur asko beren gazte denporan enkargatuta egiten zirelako. Pare bat zapata eitte ziñuan da, aura ba, Paskuakua eitteko, elizara konfesau ta komulgau eittera juteko, entierrun batera juteko... Hil./ Ointxe traje berri bat ein biarrian nago. egin-barri. 1. egin-barri, egin-barrixa. (b). adjektiboa. Recien hecho. Ogi au egin barrixa da.
2. egin barri. (b). adberbioa. Recien hecho. Gu sartu giñanian etxia egin barri zeuan.
egitte aldera. Ik. aldera. norbaitenak edo zerbaitenak egin. (c). esapidea. Hondatu, galdu, zereginik ez izan. Politikan oin arteko bidetik jarraitzen badogu, guriak egin dau.
2. egin. (c). da aditza. Ohitu. Hacerse, acostumbrarse. Puxkat eiñarte lan gogorra da./ Edozein gauzatara eitten da personia.
Sin. óittu. 3. egin. (c). du aditza. Jokatu, apustu egin. Egingo neuke... ia beti.
Eingo neuke aurten be eztabela aprobauko./ Eingo neuke naitta eiñ dabela. . 4. egin. (a). da aditza. Bihurtu. Hacerse. Aundi egin da aspaldixan./ Etza zu sekula gizon egingo./ Len PCEkua zan da oiñ musulman ein dda.
5. egin. (b). du aditza. Igaro (denbora). Zortzi urte ein zittuan seminaixuan./ Zenbat denpora eingozu kanpuan?
6. egin. (c). du aditza. Esan. Decir. Oinddio atzo berak eitte zostan beste amar urte artu nai zittuala, ta ikusi, gaur il dda./ Santa Kruz gurian lo einddakua zala, bein baiño geixagotan eitte zeban gure aittajunak./ Asten da berbetan da eitten dau: joan zaittie pikutara!
Eitten forma ia beti, eta goikoak bezalako testuinguruetan. 7. egin. (c). da aditza. Zerbait egokia ez izan norbaitendako, komeni edo gustatu ez, horrelako esaldietan: Antxintxiketia eztok neretako eitten./ Aleginddu zuan baiña ezkondu bizimodua etzuan arendako eitten. "Zerbait ez da norbaitendako egiten" formula beti.
8. egin. (c). du aditza. Larrua jo. Zer, egingo jonau?/ Zelaira joan zien eittera. Ik. egiñáldi. 9. egin. (a). dio aditza. Bale-baleka eta beste zenbait haur jolasetan, eliminatu, harrapatu. Hodei, eindda zare, len ikusi zaittut eta. Oiñ pagatzia tokatze jatzu. 10. egin. Ik. erre.