Hiztegia
edur-kísi, edur-kisíxa. (d). izena. Elurra oso gutxi eta xehea ari denekoa. Atzo etxerakuan edur-kisixa zan. Ik. kisí bat.
edur-malúta, edur-malutía. (b). izena. Edur-mataza. Copo de nieve. Txapelan lakotxe edur-malutak jausten zien gaur goizian.
Sin. edur-matáza, maluta, mataza.
edur-píkor, edur-pikórra. (d). izena. Edur-ale borobil eta lehorra. Nieve granulada. Erregen egunian edur-pikorra egin zeban, siku-sikua./ Lenengo edur-pikorra jardun zeban eta gero txapelan lakotxe matazak.
edúrramill, edúrramilla. (d). izena. (Oñati) Edur-bola handia. "Edurramilla eiñ: hacer la bola (grande) de nieve. Ik. amill.
édurte, édurtia. (b). izena. Edurra zuri dagoen aldia. Temporada más o menos larga de nieve. Amabost eguneko edurtia ein zeban eneruan./ Azkenengo edurtian apurtu zuan arbola ori. Ik. áizete, éuritte, ízozte, síkute.
édurtza, édurtzia. (c). izena. Edur handia. Nieve en abundancia, lugar con mucha nieve. Gorlan izan gaittun; an jaon edurtzia.
edur-úrte, edur-urtía. (c). izena. Año de nieves. Edur-urte aundixa izan zan iezkua.
Edur urte, gari urte. esaera. IXKUR-URTE, EDUR-URTE. Ixkur-urte, edur-urte. (c). esaera. EDUR URTE, GARI URTE.
edurzúlo, edurzulúa. (d). izena. EDURTEGI. XVII-XIX mendeetan elurra gordetzeko leku altuetan egiten ziren harrizko tegiak. Izotza medikuntzarako eta edari freskagarritarako erabiltzen zen, batik bat. Depósito hecho de piedra que se construía entre los siglos XVI-XIX para conservar la nieve que luego se utilizaba sobre todo para refrescos y usos médicos. Elusun zan Bergako edurzulua./ Gisasolakuak zittuen edurteixak Ixu gaiñian. (Etxba Eib)
Plazentziako baserririk altuenetarikoa da «Edurdungua», eta Elosuko Labeaga-ri (Labia) «Nebera» deitzen zaio. Ahozko erreferentzietan nebera jaso dugu ia bakarrik. Sin. nébera.
egabéra. 1. egabera, egabería. (b). izena. vanellus vanellus. Neguko paseko txoria. Avefría Egabera bandaría jatxi da zelaixan.
Esaerak dio Holandako erreginarentzat izaten zirela hegaberaren lehenengo arrautzak. Aitari entzuna. Sin. azpízuri. 2. egabera, egabería. (b). izena. (Angiozar) Delichon urbica. Enara. Golondrina Ik. golóndrina.
egabera baltz, egabera baltza. (b). izena. (Angiozar) Apus apus. Beltxijoia, enara beltza. Vencejo. Sin. abijói, beltxijóe.
égal. 1. egal, egála. (d). izena. Alero del tejado, alféizar de la ventana, etc. Etxian egala jausi tta umia arrapau dau azpixan./ Jaikitzerakuan maixan egala jo dau mutikuak. Gutxi erabilia. Hizkuntz-sen handia dutenei entzuten zaie gauza irtenak eta eraikuntzen boladuak izendatzeko. Ik. mendi-égal, boláu. 2. egal, egála. (d). izena. Izterraren kanpoko partea. Ik. iztárgoen, txarri-égal.
egaletako zulo, egaletako zulua. (d). izena. Txondorrari goialdean egiten zaizkion zuloak bizitasuna emateko. Zulo orrei egaletako zuluek esate gontxen. Mateo.
Ik. ondozulo.