Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
dió!. (c). interjekzioa. DIÓS!, DEDIÓ!, DEDIÓS!. Dios! Birao biguna. Da erle-batzia, da an utx eittebanai belarrondokua. Diooo, jota... baiña emon belarrondokuak...! Hil. Ik. dedio!.
diplomátiko, diplomátikua. (c). izena. Jakintsu itxuran hitz egiten dutenengatik esan ohi da, adar-soinuz gehienetan.   Dícese, generalmente con sorna, de los que hablan como sabios o políticos. Arek tabernan arrapatzen baau entzun bia dittuk esplikaziño galantak. Diplomatikua dok aura. ada Bergaran pertsona bat "Diplomatikua" ezizena duena.
díru, dirúa. (a). izena. Dinero. Dirua dirua dagon lekura juten da. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). Diruak dirua itten dau. esaera. (Lar Antz). Diruak erakusten dau biziua. esaera. Esaera (Lar Antz). Diruak txakurrei be dantzan eraitten ei dotse. (c). esaera. Diruak mundu guztia pozten du. Txakurraundiak (txanponak) txakur dantzari baten irudia zuen antzina. (Lehoia zen, baina jendeak txakurtzat zuen) . diru xe, diru xeia. (c). "Diru sueltoa, txanponak. Gero etorriko jat pagakizun bat eta laga idazu diru xeia. dirú-truk. (c). adberbioa. Diruz ordainduta. An erozer topau leike diru-truk. dirúa aurrerátu. 1. dirua aurreratu. (a). aditza. Ahorrar dinero. Urte guztian eztot txakurtxikirik aurreratu. Aurreratu soilik ere bai. 2. dirua aurreratu. (b). Adelantar, pagar por adelantado, dinero. Lendik dirua aurreratuta daukenak oiñ eztabe pagau biar. dirua eskuan. (b). adberbioa. Al contado. Dirua eskuan dabillenak, gauza guztiak dittu merkiago. (Etxba Eib) díruak eiñ. (c). esapidea. Dirutu.   Hacer fortuna. Galeperrekin urte gutxixan diruak eittue. Ik. dirútu. dirúra jarri. (c). esapidea. Dirura ohitu, diruzaletu, diru truke egin guztia. Oingo politikuak ziero dirura jarritta dare. dirútan. (c). En dinero. Erdixa dirutan eta beste erdixa jenerotan pagau notsan.
diruáldi, dirualdíxa. (b). izena. Diru bolada. Urrengo dirualdixan kotxia erosi biot.
dirubíde, dirubidía. (c). izena. Dirua irabazteko bidea. Orrek dirubidia ikusten badau ezta atzera begira egongo.
dirúdun, dirudúna. (b). izena. Aberatsa.   Rico, -a, adinerado, -a. Andria diruduna artu zeban. Ant. dirútsu.
diru-góse. 1. diru-gose, diru-gosía. (c). izena. Avidez de dinero, codicia. Beste taberna bat zabaldu dabela? Jesus, familixa orrek dauka diru-gosia. 2. diru-gose, diru-gosía. (c). adjektiboa. Diruzalea.   Codicioso, -a. Etxe ortakuak beti izan die diru-gosiak.
dirúketa, dirúketia. (c). izena. Dirutza. Liburuetatik eztau diruketa aundirik etarako. Sin. dírutza.
diru-pápel, diru-papéla. (c). izena. Billete de dinero. Diru-papelak almuada barruan ezkutatzen zittuan.
dirútsu, dirutsúa. (c). adjektiboa. Rico, -a. Gutxi erabilia. Ant. dirúdun.
dirútu. (c). da-du aditza. Aberastu, diruak egin.   Hacer(se) rico. Bixkor dirutzeko esperantzan joan zan Ameriketara./ Familixa guztia dirutu zeban. Ik. díruak eiñ.
dírutza, dírutzia. (c). izena. Diru kopuru handia.   Gran cantidad de dinero. Nere poltsikuak errejistatzen baittuk eztok topauko dirutza aundirik. Sin. dirúketa.
diruzále, diruzalía. (b). adjektiboa. Codicioso, -a. Ezta pertsona txarra baiña diruzale samarra.
diruzalétu. (b). da-du aditza. Aficionar(se) al dinero. Mediku geixenak diruzaletu eitten die.
dísgusto, dísgustua. (a). izena. DÉSGUSTO. Disgusto. Disgustoka il zeban ama./ Eskolara be batzuk gustora joaten dia, beste batzuk desgustora. Enr.
disimúlau. (a). du aditza. Disimular. Azen.: disímulau ere bai
disímulu, -o, disímulua. (a). izena. Disimulo. disímuluan. (a). adberbioa. Con disimulo. Disimuluan atzetik joan eta egundoko sustua emon notsan.
diskusiño, diskusiñua. (a). Discusión. Ik. démanda, ezbai, sesíño.
diskutidu. (a). Discutir.
disoluzíño, disoluziñúa. (c). izena. Pegamento (cola de contacto) para arreglar pinchazos. Disoluziñuai puxkat sikatzen laga bia jako partxia jarri aurretik.