Hiztegia
búzkantz, buzkántza. (b). izena. Ardi odolez eginiko odolosteak. Morcillas de sangre de oveja. Buzkantzetarako dao ardi au. Buzkantz-ardíxa. Onek zer? Da onek buzkantzardittarako jauzkat. Kentzeko asmuan ero, buzkantzak eitteko. Don. Duela berrogei bat urte arte edo ardiaren urdailak hestetzat hartuz eta hauek odolkiz, berdura xehetuz eta abarrez betez (ez dakit zehatz formula) PASTORE AUNDIXA eta PASTORE TXIKIXA izeneko buzkantz handiak egiten ziren. JANGOIKO AUNDIXA eta JANGOIKO TXIKIXA ere esaten omen zaie leku batzuetan. (?). Ik. ézkontza, odóloste.
búztan. BUZTEN. Azentua bietara entzun daiteke: iru buztán edo iru búztan.
1. buztan, buztána. (a). izena. BUZTEN. Isatsa. Rabo Beixak buztanakin jo nau.
. txakurrán buztanán modúan béti átzian. (c). esapidea. Beti atzera gelditzen direnei esan ohi zaie. Ik. txakurrak dauzka buztanpian!. 2. buztan, buztána. (c). izena. BUZTEN. Zakila. Besua lakotxe buztana jeukan.
Taberna giroan, batik bat. Ik. pitíliñ, píto.
buztándu. (c). du aditza. (lagunartekoa.) Zakildu, buztanaz larrua jo. Ori be, deskuidatzen bada, laster buztanduko juau.
buztángorri, buztángorrixa. (d). izena. TXINBO BUZTANGORRI. Phoenicorus ochuros. Colirrojo. Txori txikia.
buztánikara, buztanikaria. 1. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. "Buztan luzea eta ikaratia duen txoritxoa. Aguzanieves." (Saras Hegaz)
Buztanikaria dago erretenian ura eraten. buztanikara ori, buztanikara orixa. ERREKAKO BUZTANIKARA. Motacilla cinerea. buztanikara zuri, buztanikara zurixa. Motacilla alba. 2. buztánikara, buztánikaria. (c). izena. Neskatila pizpirita eta geldigorra. Dícese de la chicas muy señoritas y nerviosas. Eraztuntxo au eta lazo gorri au ekarrittut gure buztanikariandako.
Doinu maitekorrean esan ohi da.
buztankára. 1. buztankara, buztankaría. (b). izena. Buztan-kolpea. Golpe con el rabo. Beixak buztankaria jo dost mosuan.
2. buztankara, buztankaría. (c). izena. (arrunkeria.) Zakil-kolpea edo bultzada. Golpe o empujón de pene. Ointxe buztankara batzuk emongo gontsakek pa baten bati.
buztántsu. 1. buztantsu, buztantsúa. (c). adjektiboa. Buztan handia duen animalia. De rabo grande. Txakur klase batzuk oso buztantsuak izaten die.
2. buztantsu, buztantsúa. (c). adjektiboa. Adar-soinu giroan, zakiltsua, zakil handia duena. De pene grande Eztok pieza aundixa baiña buztantsua izangok seguruen.
buztánurkilla. 1. buztánurkilla, buztánurkillia. (d). izena. Forficula auricularia. Zomorro hegalaria. Tijereta Sin. buztanbikotx, txantxurkilla. (Eib.) 2. buztánurkilla. Ik. míru.
buztan-ziri. 1. buztan-ziri, buztan-zirixa. izena. (Eibar) Inuzente Egunean jendeari burla egite aldera atzealdean zintzilik jartzen zitzaion buztan antzekoa. Buztan-ziri aundi bat atzian ebala juan zan auzokuari inuzente eraittera. (AAG Eibes)
2. buztan-ziri, buztan-zirixa. adjektiboa. (Eibar) Pelma. Gaiñetik kendu eziñik daukat au buztan-zirixa. (AAG Eibes)
buztingórri. 1. buztingorri, buztingorrixa. Arcilla. Ik. búztiñ. 2. Buztingorri. toponimoa. Antzuola eta Oñati arteko mendian dagoen baserria, oso paraje apartatuan, esapide bati bide ematen diona. Caserío situado entre Antzuola y Oñati, en lugar muy apartado, que da origen a una locución. Formal ezpaabill Buztingorrira bialduko aut kriau. Ik. Pikúlitta.
buztinzuri, buztinzurixa. izena. "Buztin klasia, leku jakinetan bakarrik topatzen dana. Buztingorrixa baiño tenperatura bajuaguetan egosten danez, berori erabiltzen da teillak egitteko, edozein labatan egosi leikiezelako." (SB Eibetno)
búztiñ, buztíña. (b). izena. Arcilla. Plastilinia ta buztiña gustora erabiltzeittue umiak.
buztín-lur, buztin-lúrra. (c). izena. Tierra arcillosa. Orturako paraje eskaxa da aura, dana buztin-lurra.
buztiñézko, buztiñezkúa. (b). De arcilla. Eskolan buztiñezko figura polittak eitteittue. Ontziez lurrezko esan ohi da, nekez buztiñezko. Ik. lurrézko.
buztiñ-úr, buztíñ-ura. (b). izena. Buztina eta ura nahastuta; errementariek erabili ohi zuten galda egiteko. Galdia eitterakuan, artarako pixkat bai, gu gaztiak giñanian bai usatzen zan buztíñ-ura. Inaz
Canfránc. (d). toponimoa. Huescako herria. Joan ari Cafranera esaldia entzun ohi zitzaion lehen zenbait adinekori joan hadi pikutara zentzuan. Azken gerratean preso hartutako euskaldunek jardun omen zuten "Batallón de Trabajadores" delakoan Canfranc-eko tunela egiten eta agian hauek sortutako esapidea da. Pueblo de Huesca que aparece en la locución arriba citada. Oso gutxi ezagutua.