Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bromóso
bukóe, -i
bukóe, -i. (d). izena. BOKOI. Upel handia.   Barrica, cuba. Sardaotei bastante aundixa Egiñon, oinddio be an jak; eta zeuan lelengo artzeko, dana batera artzeko, zeuan upela, aundi bat, milla litrokua, eta gero andik 3etara pasatze zaban. Da bukoiak pa bosteun ero seireun litrokuak ero ola zien. Don. Ik. kúpel, úpel, bárrika, pípa.
búlar. 1. bular, bulárra. (c). izena. Emakumearen titia.   Teta de mujer. Umiak iru urte eta oinddio bularra emoten zotsan./ Bularra gastau. Ben./ Ezkerreko bularra kendu dotse. Gaur egun hitz hau bi testuinguru hauetan erabiltzen da ia bakarrik: BULARRA EMON, ARTU, KENDU (emateari laga); edota ebakuntza edo ezbeharren bat egiten denean bularrean. Bestelakoetan titi. Petxu ere entzuten da bularren zentzuaz. Ik. titi. bular bateko anaiak. (c). izena. (Eibar) Emakume berberak hazitakoak.   Hermanos de leche. 2. bular, bulárra. (d). izena. Behiak lepoan esegita duen larrua. Sin. papar.