Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bírrin, birríña. (d). adjektiboa. Triturado, -a. Arta-birriñ puxkat emuixozu txalai./ Baba-birriña be emon izan jakuen ganauei. Aleei buruz. Konposizioan, batez ere. Etim.: bir+irin, ziurrenik. Ik. artábirrin, zai-bírriñ. bírrin-bírrin eiñ. (d). Birrindu. Zapatillak birrin-birrin eindda ekarri zittuan.
birrínd(d)u. (d). du aditza. Xehe-xehe egin.   Hacer polvo una cosa, romper, triturar. Perurenak marka guztiak birrinduittu./ Kotxia arrapau zosten da jota birrinduta agertu da./ Arto-zorrua eruan birrintzera.
birtute, birtutia. (d). izena. Virtud.
biruta, birútia. (a). izena. Viruta. Sin. txíribi.
birzái, birzáixa. (c). izena. Salvado menudo. Eralgi eitten danian lelengo fiñena juten da, da gelditzen da zaixa gaiñian; berriz bigarren baiakin, bae latzauakin eralgittakuan, birzaixa apartatze jako. Don. Sin. zai-bírriñ.
bisábuelo, -a, bisábuelua, -ia. (c). izena. Bisabuelo, -a. Adinekoek mugagabean gehiago. Nere bisabuelok pe bai, nere bisabuelok pe asko ekixen. Hil./ Danak ezagutu ziñuzen? Nik pai: aittajauna, bisabuelo, bisabuela, aittajauna, amandria. Hil. Hilarik amandria-bisabuela eta aittajauna-bisabuelo ere esan digu: Nere amandria-bisabuela zan Larrañaa Andiko alabia./ Nere aittajauna-bisabuelo ezkondu zan ogetairu urtekin. Donatok bigarren aittajaun darabil zentzu honetan. Bazan gure auzuan zar bat, Mari Teren bigarren aittajauna, aittajaunan aitta. Ez dut beste inoiz entzun. Ik. ámandre, ámandria.
bisagra, bísagria. (a). izena. ARRA. Bisagra. BISAGRA ARRA eta EMEA dira; markoan jartzen dena arra eta mugitu behar den elementuan jartzen dena emea. Bisagran be eskatzen da ferreterixara juandakuan: apurtu ein jatak bat, pieza bat igual. Zein apurtu jak, arra o emia? Don.
bisítta, bisittia. (a). izena. Visita. Tratantian bisittia izan dou astian.
bisittári, bisittaríxa. (d). izena. Visitante. Makiña bat bisittari aillegatzen da etxe ortara.
bísta. 1. bista, bistía. (a). izena. Vista. Bistia galtzen asitta nago./ Bista aundixa dauka negoziotarako. Bista ona eta alkar ezin ikusi. (c). esaera. Gorrotoari buruzko esaera. bistakúa izan. (b). esapidea. BISTÁN EGON. Estar claro, ser evidente. Banekixen orrek akzidentia euki bia zebala; ori bistakua zan./Bistan dago estudixatzeko gogoik eztaukana. Ik. agiríxan egon. bistara emon. (c). Llamar la atención. Arek belaxe emoten dau bistara. 2. bista, bistía. (b). izena. Vista, panorama. Intxorta gaiñetik bista edarra dago. 3. bista, bistía. (c). izena. Itxura. Saltzeko barazki eta frutarengatik, batik bat. Pertsonez eta gauzez ere bai.   Aspecto, tratándose sobre todo de las frutas y hortalizas a la venta. Oingo frutiak bista ederra ta gusto gutxi./ Madari onek oso bista onekuak die ta errez salduko die./ Jateko primerakuak, baiña bista txarra saltzeko. Bista ona edo bista txarra, gehienetan. Ik. paparréko órratz.
bistúri, bisturíxa. (d). izena. Perratzaileak abereei oinak sendatzeko erabiltzen duen tresna.   Bisturí. Bisturi da; erderaz da baiña. Onek alde bixetan dauke zorrotza. Bix.
bisuts. 1. bisúts, bisútsa. (d). izena. Egun behelainotsuetan inoiz egin ohi duen lanbro kixia, behelainoaren kondentsaziotik sortua. Euririk etxuan ein, baina lanbro antza, bisutsa, egun guztian. 2. bisúts, bisútsa. (d). izena. Haizearekin baterako elurra. Bart amabixak aldera edur-bisutsa zuan./ Bisutsa dok e aizia eta edurra batera diarduanian eta bistia kentzen dabenian. Klem. Ik. edur-bísuts.
© Ezezaguna
Bitorianatxo. (a). Bitorianatxoren jaitsierarekin ematen zaie hasiera aspalditxoan Bergarako jaiei, Gazteizko Zeledonen erara. Orain dela ehun bat urte bizi izan zen emakumea, sorgin famakoa. Sorgiña i zan Bitorianatxo ori, lanian ibiltze i zan etxeik etxe mantentze aldera. Ben.
Bitoríxa. (a). toponimoa. Gasteiz. Bitorixara goiaz Santiagotan.
© Jaione Isazelaia
bits, bítsa. (a). izena. BITX (OS.). Aparra.   Espuma. Ik. apar. ur gaiñéko bitsétan bízi. esapidea. ESNEBITSETAN BIZI. 1. ur gaiñeko bitsetan bizi. (c). esapidea. Errealitatetik kanpora, oso arin, bizi. Gauzak ola dielakuan? Ur gaiñeko bitsetan bizi aiz i. 2. ur gaiñeko bitsetan bizi. (c). esapidea. ITXASOKO UR BITSETAN, ESNEBITSETAN BIZI. Figuratzea, komunikabide eta jendearen ahotan egotea gustatu. Politikuei eta eskritoriei esnebitsetan bizitzia gustatzen jakue.
bíttarte. BITXARTE. 1. bíttarte, bíttarttia. (a). izena. Rendija. Bentana bittartetik aize otza sartzen da. 2. bíttarte, bíttartia. (b). izena. Une laburra, tartea.   Momento. Aber noiz artzen doten orretarako bittarte bat. Ik. tárte. bíttartian. 1. bittartian. (a). adberbioa. Mientras. Bazkaltzen genden bittartian lapurrak autua eruan zoskuen. 2. bittartian. (a). adberbioa. Mientras tanto, entretanto. Laster etorriko da bera ta bittartian etxoizu kanpuan. bixén bíttartian. (c). Entretanto. Ni ogittara noia ta zuk bixen bittartian bazkaixa preparau.
bíttarteko. 1. bíttarteko, bíttartekua. (c). izena. Handiaren eta txikiaren tartekoa. Gaur "ertaina" esaten den hori.   Mediano. Iru naranja onetatik zein nai dozu, aundixa, txikixa ala bittartekua?/ Enoia ez kotxe karuena ez merkiena erostera; bittartekua. Sin. erdiko, tarteko. 2. bíttarteko, bíttartekua. (c). izena. Intermediario. Ez baserrittarrak eta ez dendarixak aberasten die frutiakin, bittartekuak bakarrik. bittarteko eiñ. (c). Hacer de mediador. Herentzia kontuengatik asarretu zienian abadiak ein biar izan zeban bittarteko.
bitx. Ik. bits.
bíur. 1. biur, biúrra. (c). adjektiboa. Okerra.   Torcido, -a, retorcido, -a. Regla au biurra da ta eztau ezetarako balio./ Oso bide biurra da Elgetatik Ubera bittartekua. Ez da asko entzuten, oker esaten baita gehiago. 2. biur, biúrra. (b). adjektiboa. Travieso, -a. Mutiko ori auntzan adarrak baiño biurraua da. Sin. biurri. 3. biur. (c). adberbioa. Torcido. Biur dago erruberia. Sin. oker. 4. bíur-bíur eiñ. (c). aditza. Torcerse un objeto. Bizikletiakin baztarra jo ta erruberia biur-biur eindda geldittu jatan. Ezin da esan “biur eindda”. Sin. oker-oker eiñ. biur konpondu. (c). esapidea. BIUR IBILI. Elkarrekin gaizki kopondu, ibili. Aspaldian alkarrekin biur samar konpontzen ete dien zaratia dago. Klem. Ik. biurtu. 5. biur, biurra. (d). izena. Lokarritzat erabiltzen den abar mehea.   Ramillas, generalmente de avellano, que se utilizan para atar sacos y haces. Biurrak eo esate xaten, oin ainbeste ari tta kordel izaten da, baiña orduan kordel bat etzan eoten ortaakotxe be. Andres. 6. biur, biurra(k). (c). izena. Hariari edo artileari iruterakoan ematen zaizkion bueltak.   Vueltas que se le dan al hilo o a la lana al hilar. Bihurrak beharrezkoak ditu, baina buelta gehiegi badauzka kendu egin behar zaizkio. biurra emon. (d). aditza. Bi edo hiru harirekin bat egin   Trenzar dos o tres hebras de hilo o lana. Batu biezan bakoitzera, batera, ta gero biurra emon da kendu. Makila edo hagez ari garenean, hari zuzenak okertu. Hurritz-makilari eman dakioke, adibidez, bihurra: Gure aurrekuak burdixa lotzeko sokaik etzeben. Sokia baiño ekonomikuaua eitteko, igual ebai olako urritz-aga luze bat, eta biurra emote otsen. Don. Indar handiaren ezaugarritzat ere hartzen da bihurra ematea, ondorengo esapidean ikusten denez: Bazien lenao be gizonak eskuan inddar asko zeukenak. Eta gero areaittik esaten zan: «Alakuan atzamarretan ez neuke jausi nai, arek gabillian (lerakoaren) senduerako egurrai biurra emoten jotxak». Don. biurra eruan. (d). aditza. Abarka sokak egiterakoan bihur gehiena txabilaren ondoan geratzen denez, bihurra gutxiago bihurtutako tokira eraman, makila baten laguntzaz.   Operación que consiste en igualar el retorcido de la cuerda, trasladándolo del lado en que se encuentra más retorcida al lado en la que está más floja. Se hace con un palo. biurra kendu. (d). aditza. Artileari iruterakoan bihur edo buelta gehiegi ematen zaionean, harekin galtzak edo jertseak egiten hasi baino lehenago, sobera dituen bueltak kendu, korapilatu ez dadin.   Quitarle a la lana las vueltas que se le dieron de más al hilarla. Zuzenian txabillatik pelotara, ta gero pelotan egun batzuk eukitta gero biurra kendu ein biar izate jako. Txabilliak emoten jao biur geixegi, geixegi biurtzen zeban arixa. Pedro. Zuraz ari garenean, egurraren hari bihurrak zuzendu. Gero garlopiakin pasau ta biurra kendu, ta daatiluakin zuluak eiñ. Jul.