Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bíotz
birjiña
birjiña, birjiña. (c). adjektiboa. Birjinitatea gordetzen duena. Oinddio birjiña ei dao. Mugatuko forman ez da entzun ohi. Ik. amábirjiña, neska-lóra.
birki. Ik. bíki.
birlorátu. (c). da aditza. Bigarrenez loratu landareak, bere benetako sasoitik at.   Reflorecer. Etxosteko keixa arbolia birloratu ein zuan joan dan udazkenian. Pertsona bategatik ere esan daiteke adinean aurrera doalarik gaztealdi berri baten sartzen bada. Nobixua topau dabenetik birloratu ein dda. Juanita.
birola, birolia. (d). izena. (Eibar) "Arandela, suplemento (armería). Errobera oni birolia lokatu jako.
birraldátu. (c). du aditza. Birlandatu. Landarea mintegitik atera eta ortuan landatu.   Trasplantar. Tomate-azixa semillaran ereitten da eta sasoia aillegautakuan ortuan birraldatu biar izaten da./ Landarak sasoiz birraldatu bia die, etxakue aundigi eitten laga biar. Sin. aldatu.