Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
biderátu
bigunkerixa
biderátu. (c). du aditza. Gauzak bere bidera ekarri.   Encaminar Naaste ederra dago baiña gauzak denporiakin bideratuko die.
bidérdi, biderdíxa. izena. Bide erdia.   Medio camino. Titulua etaratzeko biderdi (edo biderdixa) eindda daukat. Lekuzkoetan batik bat. Italiara zoiazela biderdixan geldittu zien kotxia aberixauta./ Ama, guarsasola aaztu jat basarrixan da biderdira etaraidazu (telefonoz).
© Jaione Isazelaia
bidétxur, bidetxúrra. (b). izena. BIDETXIOR. Sendero. Sasoi bateko bidetxurrak sasiz beteta dare.
bide-ur, bide-ura(k). "Riachuelos que se forman en los caminos cuando llueve mucho." (SB Eibetno)
bidézko. 1. bidezko, bidezkúa. (c). izenlaguna. Zuzena.   Legítimo, correcto. Etxatak bidezkua pentsatzen ainbeste lan eiñ da ezer ez kobratzia. 2. bidezko, bidezkúa. (c). izena. Kaminoan zehar oinez doana.   Viandante. Bidezkuekin berbetan geldittu ezkero kamiñondoko lanak luze joaten die.
© Arturo Elosegi
bidigárro, bidigarrúa. (b). izena. BIRIGÁRRO. Turdus philomelos. Malviz. Erderaz batak besteari: "Eres más soso..." eta erantzuna: "y tú bidigarro". Ateraldi ezaguna. Ik. paseko bidigarro, zózo, zozo-bidigárro.
bieleku. biáleku, biálekua. (b). izena. BIELEKU. Beharlekua (biharlekua), lan txarra, problema.   Quehacer desagradable o penoso, problema. Lanik ezak oinddio bialeku aundixak emungoittu./ Auzo alkate izatiak bialeku ugari tta irabazi gutxi. Hitz polita eta erabilera onekoa, baina batuko forma "ezin aurkiturik" gabiltza Ik. biarleku.
bies, biesa. (c). izena. Oihala ebakitzeko forma. Biesa bai, asko gaiñera; eon zan epoka bat gonak eta danak eitten giñuzena biesera; asko, baiña asko kostatzen da patronak eta eitten. Zuzen zela eruan bie dan dana... Maria.
biéta, bietía. (d). izena. Eliza garbitu eta elizako gauzak zaintzen zituen emakumea. Bietia, elizan, ba, sepulturak zien, sakristania, ari be imillen bat gari. Ben./ Iru bieta egon zien orduan, argixak piztu, argizaiolak zainddu, elizia zainddu... gero sepulturei kaso eiñ, da Domusantu egunian olatak batu... ta bieta batek elizan alde bat eta bestiak bestia zeukan. (Lar Antz). Etim.: «beata». Ik. sérora.
bíetz, biétza. (a). izena. BIATZ. Behatza.   Dedo, tanto de la mano como del pie. Bereizi nahi direnean, ankako bietz edo eskuko bietz. biétz-áundi, biétz-áundixa. (a). BIETZ POTOLO. Pulgar, dedo gordo. biétz-potólo, biétz-potolúa. (a). Pulgar, dedo gordo. biétz-txíki, biétz-txikíxa. (a). El dedo pequeño. bietza aora emon. (c). esapidea. "Norbait ez dela tontoa esateko erabilia.   De eso nada. bietza txupatzen egon. esapidea. "Ezer egiteke egon. Egon zaitte bietza txupatzen eta pastel barik geatuko za." (Lar Antz) erdíko bíetz, erdíko biétza. (b). Dedo medio, corazón. Ik. atzámar.
bietz-nárru, bietz-narrúa. (d). izena. BIEZNÁRRU. EBehatz-narrua. Behatza babesteko, zauria egin ondorenean edo, ipini ohi zen larru pusketa. Bieznarrua. Narruakin eindda bazan. Guk narruakin eindda ibiltze giñuan, baiña batzutan trapuakin be eitten da ori. Bieztrapua trapuakin eindda badao. Don. Sin. azkapela, aznarru. Ik. bietz-trápu.
bietz-trápu, bietz-trapúa. (d). izena. BIEZTRAPU. Behatz-trapua. Behatza babesteko, zauria egindakoan bilduta ipini ohi zen trapua. BIEZTRAPU esan ohi da. Ik. bietz-nárru.
© Jaione Isazelaia
bigántxa, bigantxía. (c). izena. Ternera pequeña de hasta 5 ó 6 meses. Bigantxia txikixaua, ta aundixauai esate jako biaia. Porrejenplo txal txiki bat bigantxia ero txal-ixkua da. Aura bigantxa aura aundi eitten danian biaia esate jako, neska txikixai ta aundixai esaten jakon estilora. Mertz./ Jaio berrixa danian geixao esaten jau bigantxia. “Ze dok, urruxia ala ixkua?”. “Urruxia”. “Bigantxia orduan”. Don. Jaio berriari urrusa ere bai. Susara jartzen hasten denean biae.
bígun. 1. bigun, biguna. (a). adjektiboa. Blando, -a. Oe au bigunegixa da./ Oso negu biguna doia. 2. bigun. (b). adberbioa. Blandamente. Oso bigun tratatzeittu umiak.
bigúndu. (a). da-du aditza. Ablandar(se).
bigungárri, bigungarríxa. (c). izena. Almohadillas o cualquier cosa blanda o suave que se pone para amortiguar el roce entre botellas, en el lomo de los burros, etc. Zapatan bigungarrin bat ipiñi biakot, miñ emuten doste eta.