Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
béta, bétia. (c). izena. Zurak, harriak, haragiak... izaten duen tolesdura bakoitza.   Veta. Ikusi zela ikusten dien arri-betak arkaitz orretan./ Zelako beta polittak dauzkan keixa-egurrak. Ik. egur-zan, izpi, ari. bétara ebági. (c). Era normalean (enborrari perpendikular begiratuz) ebaki. Haragia ere betara eta kontrara edo kontrabeta ebaki daiteke. Sin. erara ebagi. Ant. kontrabéta ebagi, kóntrara ebági.
betágiñ, betágiñak. (d). izena. Beheko haginak. Klem. (Hitza ia ahaztua du).
betázal, betazála. (c). izena. Párpado. Betazalian urratua daukat eta eztakitt zerena dan.
béte. 1. bete. (a). da-du aditza. Llenar(se). Goraiño bete dot basua. Asko jan ere bai. Majo bete giñuztan. Ik. ase. 2. bete. (c). aditza. Preñar. Konturatu zan iru edo lau erritan berdintsu esan zetsela, Lekamendiko Patxik neska gazteren bat bete euala. (SM Ezten) beteta. (c). adberbioa. Preñada. Ik laga dituk, Goierriko zenbait erritan, neska gaztiak beteta? (SM Ezten). 3. bete, betía. (a). adjektiboa. Lleno, -a. Zein botilla nai dozu, betia ala utsa. bete-betia ez izan. (c). esapidea. Atzeratu samarra izan.   Dícese de las personas que sin ser subnormales tienen detalles de ello. Semeik gaztenak eztau bete-betia emuten. Sin. zierokúa izan ez. 4. bete. (a). adberbioa. Lleno. Frontoia gaur bete zeuan. Beteta esaten da gehiago. béte-béte. (a). adberbioa. Lleno del todo. Kotxia bete-bete ekarri dot. béte-béte eiñ. (c). esapidea. Asko edan. Riojatik bete-bete eindda etorri zittuan. bete-betian. (b). adberbioa. De lleno. Bete-betian jo zeban autuak./ Gaixoik zeuala bete-betian arrapau zeben esamiñak. beteta. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Mozkortuta. Atzo be ondo beteta etorri giñuztan. Don. kamiño betian. (c). esapidea. Ibiltzerakoan eseak eginez edanda egoteagarik. Andramaittan kamiño betian etorri giñuztan Elgetatik Uberara. 5. bete. (a). posposizioa. Lleno de. Zakua bete perretxiku topau dau./ Poltsikua bete diru dauka. 6. bete. (b). da aditza. Ariketa fisikoan, kirol lehiaketan batez ere, arnasa estutu. Partidua asi orduko betetzen da Goñi. beteta. (a). Kirolaria edo ariketa fisikoa egiten ari dena arnasestuka edo ezinean. Perurena irugarren jasoaldirako beteta zeuan. 7. -bete. atzizkia. Bat. Hitzaren azken osagai gisa honelakoetan: ordubete, astebete, illabete, urtebete, arrabete, ilbete...
betealdi. 1. betealdi, betealdixa. (b). izena. Betetzen den aldi bakoitza. Bai, lenengo betealdixa, brasia eiñ arte. Cand. 2. betealdi, betealdixa. (c). izena. Kirolari baten arnasa estualdia. Ik. bete.
betegárri. 1. betegarri, betegarríxa. (c). adjektiboa. Jandakoan ase egiten duena, gehiegi betetzen duena.   Lo que sacia; también indigesto. Torradak oso betegarrixak die. 2. betegarri, betegarríxa. (c). izena. Betetzeko balio duen gauza, obretan, batik bat.   Lo que sirve para rellenar. Leza-zulo ori tapatzeko betegarrixa biako da. 3. betegarri, betegarríxa. (d). izena. Txondorrari sua eman ondoren goiko zulotik botatzen zaion egurra. Betegarrixa ba, txendorrai itten baako zulua, ba a zulua ba, zela uekua eoten dan, a eur barrixakin bete ein biar bardintzeko; bestela txendorra dana erretzea faten da egosi barik, da tapauta biarau txendorrak. Cand. Lehenengo egunetan, batzuek diotenez lau bat egunean, betegarri hori gauez ere bota behar izaten zitzaion txondorrari. Oso lan arriskutsua ei zen, batez ere argi faltagatik.
betekára, betekaría. (b). izena. Betekada.   Hartazgo. Atzo eundoko betekaria ein neban da eztaukat goseik.
beteko, betekuak. (Eibar) BETEKO URAK (EIB.). "Erreka, putzu edo kunbo baten, personia osorik sartu leikien lekua, personian alturia baiño gehixago daukan ur-maillia. Behin igarixan ikasi ezkero, betekuetara, baiña lelengo hantxe, Ariatzan eta Amañan." (SB Eibetno)
betélan. 1. betelan, betelána. (c). izena. Trabajo de relleno, en obras, sobre todo. Sakonunia berdintzeko betelanak eitten dabitz./ Betelan aundixa dago or ein biarra. 2. betelan, betelána. (d). izena. Txondorraren sutokiak duen zulora betegarria botatze-lana. Au betelana eitteko edo betelan eitteko zulua. Cand.
beténaixo, beténaixua. (a). izena. Veterinario. Betenaixua be euskalduna zan, erderaz asko eitten zebana. Don.
beteta. (c). adberbioa. (lagunartekoa.) Mozkortuta. Atzo be ondo beteta etorri giñuztan. Don.