Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
bero-galda, bero-galdia. izena. (Eibar) Bochorno. Ik. euzki-galda.
berogárri, berogarríxa. (d). izena. Manta, abrigo, cosa que abriga. Otz dago ta berogarrin bat botaizu zure oian.
berói. BERORI. 1. beroi. (c). izenordaina. Berori. Apaiz eta handikiei lehen eman ohi zitzaien tratamentua. Artuko dau be(r)orrek arrautza pare bat./ Neuk pe oixe ikasi neban azkenerako ta neuk pe beroi esate notsen. Beran seme-alabak pe danak beroi esate otsen. Ben. Osintxun diotenez, Plazentzian gurasoei ere berorika egiten dio askok. berórika. (d). Berori tratamenduaz. Arek txakurrai berorika eta abadiai ika eitten jotsan. berorikada, berorikadia. (d). Berori tratamenduaz eginiko esaldia, umorez. Urrengo egunian juan zan dotriñara eta soltau zetsazen abadiari 2. beroi. (b). izenordaina. Hori, indarturik. Kuriosua don beroi bigote errebittau orrekin. Klem.
berotásun, berotasúna. (a). izena. Calor. Sobre todo el desprendido por algo. También calor humano. Egundoko berotasuna botatzen dau makina onek. Bero eta berotasun ez dira guztiz berdinak. Normalean berotasuna objektu batek eman edo botatzen duenaz ari garenean esaten da.
berótu. 1. berotu. (a). da-du aditza. Calentar, calentarse. Otzak nago ta berotzera nator. 2. berotu. (b). da-zaio aditza. NOR-NORI. Acalorarse. Berotu jakon eta egundokuak esan zotsan./ Berotzen danian kontuz arekin. Adinekoek NOR-NORI gisa darabilte. «Me enfadé»: berotu jatan. Gazteek, ostera, NOR. Ik. asarrétu. 3. berotu, berotúa. (b). izena. Sofocón. Demaseko berotua artu giñuan muebliak jasotzen. 4. berotu, berotúa. (b). izena. Paliza. Berotu on bat merezi dau mutiko diabru orrek.
© Jaione Isazelaia
bérro, bérrua. (c). izena. . Nasturtium officinale. Berro. Ur fresco eta garbiko errekatxo eta iturrietan hazten den landare hau oso estimatua da entsaladan jateko, Araba aldean, batik bat. Kirtena hutsa du barrutik, zuztarrak uretan edo ur inguruan izaten ditu, eta arrabete bat edo bi hazten da.
berrógei. (c). zenbatzailea. Cuarenta. Berrogetabi, berrogetalau, berrogetamazazpi... /i/ galdu egiten du ta-ren aurrean: berrogetabost.
berro-máats, berro-maátsa. (d). izena. . Vaccinium myrtillus. Ahabia.   Arándano Sin. ábixa.
bérso, bérsua. (a). izena. BÉRTSO. Bertsoa. Adinekoei berso eta bersolari entzuten zaie; orain bertsolari eta bertso gehiago, agian. ber(t)suak etara. esapidea. Norbaitek gauza arraro edo zelebreren bat egiten duenean, Zuri oinddio bertsuak etarakotsue esan ohi da. Antzina gertaera edo portaera bereziak zirela-eta bertso-paperak argitaratzeko zegoen ohituraz ari da hau.   Publicar bersos. Se usa como locución cuando alguien tiene un comportamiento supuestamente estrafalario, aludiendo a una antigua costumbre. Bueno, bueno, daukazun edadiakin da dantzara; zuri oinddio bertsuak etarakotsue./ Or ibiltzen dok kamiño baztarrian aintxintxika; oinddio bertsuak etarako jotsek. Sin. koplak etara. Ik. bersó-pápel.
bersolári, bersolaríxa. (a). izena. BERTSOLARI. Bertsoak botatzen dituena.
bersó-pápel, bersó-pápelak. (d). izena. BERTSO-PAPEL. Versos impresos en un hoja que se vendían en las ferias hasta la última guerra. Alako basarriko neskiak nobixuai laga jotsan beste batekin asteko, urtetan alkarrekin ibilli ondoren. Nobixuorrek bertso-papelak etara jittuan da Erramu-zapatu egunez saltzen baztar baten. Neskian aittori joan dok eta berso-papel guztiak erosi i jotsan. Klem. Ik. ber(t)suak etara, kantapápel.
bérsota. BÉRSUETA, BÉRTSOTA, BÉRTSUETA. 1. bérsota, bérsotia. (c). izena. BÉRSUETA, BÉRTSOTA, BÉRTSUETA. Bertsolaritza. Neri bersotia beti gustau izan jat./ Len etxakon bersotiai oingo inportantziaik emoten. 2. bérsota, bérsotia. (c). izena. BÉRSUETA, BÉRTSOTA, BÉRTSUETA. Bertso-jardunaldia. Atzo bersueta ederra egon ei zuan pelotaleku barrixan.
bértan. (a). adberbioa. Emen, or eta an-en indartzailea. Hauekin batera nahiz bakarrik esaten dira.   Aquí, ahí, allí... mismo. (Ementxe) bertan lagaizu. Bertako, bertatik, bertara, bertaraiño... bertáko. 1. bertako, bertakúa. (a). izenlaguna. Hemengo, horko eta hango-ren indartzailea. (Emengo) bertako jentiak etzeban autopistaik nai./ (Ango) bertako mutillak organizau zeben dana. 2. bertako, bertakúa. (b). izenlaguna. Propio del lugar, autóctono. Uberako frontoian lelengo bertakuak dauke deretxua ta gero kanpokuak./ Bertako ardaua eran giñuan. bertáko eiñ. (b). esapidea. Kanpotik bizi izatera etorri (edo kanpora joan) eta herriko egin, bertakotu.   Naturalizarse. Frantziara joan zan da bertako ein zan./ Kriau etorri zan Naparruatik eta bertako eindda dago. joan da bertakúa. (c). esapidea. Nongoa zara? galderari ihes egin nahi zaionean hala erantzun ohi da, umorez. -Nongoa zara? -Joan da bertakua. bértan bílbo!. (b). interjekzioa. BÉRTAN BÍLBO. Gauza txokante bat ikusten denean, ile berdeduna, adibidez, esan ohi da. Baita nahi zenuen zerbait ustekabean aurkitutakoan ere. bertántxe. (c). adberbioa. Hementxe bertan.   Aquí mismo. Bertantxe itxoingotsut./ Ementxe bertantxe jausi nitzuan. bertátik bertára. (c). adberbioa. Hurbil, eroso.   Cerca, a mano. Bertatik bertara dauka eskolia.
bertanbéra laga. (c). esapidea. Dejar, abandonar algo al momento. Lapurrak, argixak piztu zienian, diruak bertanbera laga ta ospa ein zeban.