berói
berói. BERORI. 1. beroi. (c). izenordaina. Berori. Apaiz eta handikiei lehen eman ohi zitzaien tratamentua. Artuko dau be(r)orrek arrautza pare bat./ Neuk pe oixe ikasi neban azkenerako ta neuk pe beroi esate notsen. Beran seme-alabak pe danak beroi esate otsen. Ben.
Osintxun diotenez, Plazentzian gurasoei ere berorika egiten dio askok. berórika. (d). Berori tratamenduaz. Arek txakurrai berorika eta abadiai ika eitten jotsan. berorikada, berorikadia. (d). Berori tratamenduaz eginiko esaldia, umorez. Urrengo egunian juan zan dotriñara eta soltau zetsazen abadiari 2. beroi. (b). izenordaina. Hori, indarturik. Kuriosua don beroi bigote errebittau orrekin. Klem.