Hiztegia
beetar. 1. beetar, beetarra. (c). Gipuzkoa aldekoa. (Ez da oso zehatza). "Los de la costa" (Izag Antz). Ik. bealde. 2. beetar, beetarrak. Ibarrekrutzetik beherakoak, Urkizu aldekoak. Inguru honetan ziren jauntxoen etxe haundienak: Ibarra, Urkizu, Orbea, Untzeta... Erdialdekoak berriz, «goittarrak», liberalagoak. (SB Eibetno)
bégi. 1. begi, begíxa. (a). izena. Ojo. Begi-niniari erdiko beltza edo deituko zaiola diosku Don.k begi bista guztia. (c). esapidea. Bistak harrapatzen duen guztia. Dana, begi bista guztia teillaturaiño ixota jentia. Baiña ze jente ei euan... Hil. (AA BergEus).
begi ona euki. (b). esapidea. BEGI ONEKUA IZAN. Tener mucha vista para los negocios, para el juego, para calcular, etc. Orrek urtengo dau aurrera, negoziotarako begi ona dauka ta./ Kriston begixa jaukak orrek. Irurogei erralde eukiko zittuala txalak eta baitta euki be.
begi ona euki. (b). BEGI ONA EUKI. (b).
begíra saldu. (b). esapidea. BEGIRA EROSI. Vender o comprar algo (el ganado o los árboles del bosque, generalmente) sin pesarlo ni medirlo, llegando a un acuerdo por su aspecto el comprador y el vendedor. Lenago txalak begira saltzen zien ixa beti. Ik. ítxurara saldu edo erosi, pixura saldu. bégittakua izan. (c). esapidea. Ser el preferido. Ni naiz gure amandrian begittakua.
bégittan artu. (c). esapidea. Tomar ojeriza, rabia. Maixuak begittan artu zeban da suspensua suspensuan gaiñian ibilli zan.
begixa bete. (c). esapidea. Zerbait edo norbait atsegin izan. Gaur erromerixan ikusi doten neskatxa batek begixa bete desta. (AAG Eibes)
bégixen bistátik kendu. (b). esapidea. Quitarse de la vista. Aurretik kentzeko agintzen denean erabilia, gehienbat. Kendu zaittez nere begixen bistatik belarrondoko bat ezpozu nai! . bégiz jo. (c). esapidea. BEGÍXA JO, BEGIXA BOTA. Echar el ojo. Aspaldittik zeukan begiz jota mutil aura./ Begixa jota zeukan paraje ari urrengo uso-paserako./ Ik paiño lenago bota najotsan begixa etxe orri. Adinekoek badirudi begixa jo darabiltela gehiago, gazteek begixa bota, eta ikasi xamarrek begiz jo.
Sin. bégiz jo. 2. begi, begíxa. (c). izena. Hazitarako patatak azalean duen zulotxo bakoitza, ernamunak irten dakizkion. Azittarako patatiak begi edarrak dauzka. Sin. begízta. Ik. ernémun. 3. begi, begíxa. (d). izena. Zubiaren arku-bitarte bakoitza. Ojo de puente. Iru begiko zubixa zan urak eruan dabena.
4. begi, begíxa. (d). izena. Aizkora, laia, edo beste edozein erremintaren kirten-zuloa. Orificio de mango de una herramienta. Aixkora onek begixa nasaittuta dauka.
Ik. áixkora-bégi, laixá-bégi. 5. begi. Ik. itturri-begi.
begi-zúlo, begi-zúluak. (b). izena. Ojeras. Orrek dittuk begi-zuluak; ze, atzo parranda gogorra, ala?
begíbakar, begíbakarra. (c). adjektiboa. Tuerto, -a. Begi bakarra izan arren perretxikutari amorratua zan.
Tuerto esaten da gehiago.
begí-bítxarte, begí-bítxartia. (c). izena. Aurpegia, begi ingurua. Rostro. Oso begi-bitxarte ederreko neskia da.
begíbiur, begíbiurra. (c). adjektiboa. Begi okerra. Bizco, -a. Bata bizarduna zan da bestia begibiurra.
Sin. begíoker.
begíerre. 1. begíerre, begíerria. (c). adjektiboa. Begi tristeak eta gorrixkak dituena. De ojos legañosos. Eztok ezautzen Julio? Bai, flakozta begierre bat. Ik. betéxkel. 2. begíerre, begíerria. izena. "Tracoma. Cojuntivitis granulosa grave. Begierria lehenago sarri ikusten zan. Eta ez zuan edozer gauza, txikito! Begierriagaz itxututa be geldittu heikian. Haurdun dagoen emakumea ezin omen da amaponteko izan, bestela umea begierrea irteten omen da. (Aran Gatz). Antzina oso gaitz arrunta. Sin. begiminbera (Eib.)
begílarri, begílarrixa. (c). adjektiboa. Begi urduriak, ageriko zaintxoekin, irtenak eta txikiak, distiratsuak... dituena. Se dice de las personas de ojos nerviosos, salientes y pequeños, con venillas, etc. Aren anaia ezautukozu, begilarri altu bat.
Baita, adibidez, gripealdi baten ondoren geratzen diren begiei, begi larrixak.
begi-négar, begi-negárra. (d). izena. Negar-malkoa. Lágrima. Begixa negarrez jaukat; begi-negarra. Don.
Gutxi erabilia. Sin. negár-márko.
begiondóko, begiondokúa. (b). izena. BETONDOKO. Betondoko kolpea. Ixilik ezpaago begiondoko bat emungostat. Sin. betondóko.
bégira. 1. begira. (a). adberbioa. Mirando. Ez egon egun guztia gora begira.
2. begira. (b). adberbioa. Esperando. Zuri begira egon giñan amarrak arte. BEGIRA EGON, batik bat.
begirákuna, -e, begirákunia. (b). izena. Mirada torva. Oinddio asarre dago itxuria. Aldamenetik pasatzerakuan bota dosta begirakuna bat...
begirátu. 1. begiratu. (a). dio aditza. Mirar. Eztost begiratu be eiñ. NOR-NORI-NORK.
Ik. béittu. 2. begiratu, begiratúa. (c). izena. Mirada. >Aren begiratuak neri billurra emoten dost.
Ik. begirákuna, -e. 3. begiratu, begiratúa. (b). izena. Vistazo. Botaiozu begiratu bat umiai, ia lo artu daben.
begiratu baten. (c). esapidea. Lehen inpresioan. Begiratu baten persona normala emuten zeban.