Hiztegia
báskulagiñ, báskulagiña. (b). izena. (Eibar) Armagintzako lanbideetako bat. Eskopeta-baskulak egiten dituena. "Basculero. Aranbeltz anaiak, baskulagiñ onenetarikuak.
1. báso, básua. (a). izena. Vaso. basoerdi bat jo. esapidea. BAXOERDI BAT JO, BASOERDIKARA BAT JO . Ardo-trago bat hartu. Joko juau baxoerdi bat Zapatarikuan? .
2. báso, basúa. (a). izena. Bosque, monte. Aizkorrira edo Udalatxera joatea, adibidez, BASORA JOATEA da Leintz aldean; Bergara inguruan MENDIRA JOAN entzuten da gehiago. Abereak ere basoan ibiltzen dira. Ik. méndi, mendíra bóta (ardixak, beixak). basua jo. (c). aditza. Basoko edo txarako zuhaitz batzuk bota edo adar batzuek moztu suegur edo ikazgitzarako. Orduen nola zortzi bat urtetik basua jotze zan... Mateo.
basoerdi bat jo. esapidea. BAXOERDI BAT JO, BASOERDIKARA BAT JO . Ardo-trago bat hartu. Joko juau baxoerdi bat Zapatarikuan? .
basojabe, basojabia. izena. Basoaren jabea. Ba egurra segun erositta-ero, basojabiana-ero, zetaa ixate zan tratua. Cand.
baso-mútill, baso-mutílla. (c). izena. Basoan egur lanean diharduen pertsona. Trabajador forestal, leñador. Baso-mutill napar batzuk ibilli die gure piñuixa botatzen.
Sin. egur-mútill.
basózigarro, basózigarrua. (c). izena. . BASOZIARRO. Clematis vitalba. Aihena. Clemátide Arbola eta sastraketan gora egiten duen landarea. Zahartu eta ihartutakoan zatitu eta erre egiten zituzten lehengo mutikoek. Gure txikitako basozigarroak. Bizioak akabatzeko balio du enplasto bezala erabilita.
Ik. áixen.
básta. (a). Nahikoa. Basta.
Ik tiratu sokatik nik basta esan arte./ Bueno, basta, emendau telebisiñua ta oera.
básta, bastía. (c). izena. Asto eta zaldiei bizkargainean jartzen zaien almoadaxka, kargak edo banastek bizkarra ez minberatzeko. Baste. Astuai banastak jarri aurretik bastia ipini bia jako. Ik. asto-básta.
bástante. 1. bastante. (a). graduatzailea. Bastante. Bastante politta zan pelikulia./ Bastante pozik etorri da Hodei. Adjektibo eta adberbioen graduatzailea, normaltasun osoz erabilia. Nahikok belarriko mina eman izan digu, baina ohituz goaz entzunaren puruz.
2. bastante. (a). zenbatzailea. Dezente. Bastante(s). Bastante neska dabill aintxintxika./ Bastante ardi zan atzo ferixan.
Ondoko izena mugagabean eta aditza singularrean. Izenaren ondoren ez da bastante esan ohi, «jente bastante, »dezente baizik: jente dezente. Ik. dézente. 3. bastante, bastantia. (d). adjektiboa. Dezentea, hobea. I baiño bastantiagua dala pentsatzen jatak. Horrelako esaldiren baten entzun dugu bakarrik.
bastidore, bastidoria. (c). izena. Bordatzen den oihalari tirante eusteko erabiltzen den egurrezko armazoi hankaduna. Bastidoria izaten zan ankak, ta gero tamañuak eoten zian, ta ipintzen zan telia tirante. Maria.
bastíki, bastíkixa. (d). adjektiboa. (Eibar) BASTÓKO. Ahozikina, berba gordinak esaten dituena. "Se dice de los malhablados. Dotoria baiña bastiki aundi bat berbetan./ Ixildu zaittez, bastokó, alako gauzarik esan barik!