Hiztegia
bastíki, bastíkixa. (d). adjektiboa. (Eibar) BASTÓKO. Ahozikina, berba gordinak esaten dituena. "Se dice de los malhablados. Dotoria baiña bastiki aundi bat berbetan./ Ixildu zaittez, bastokó, alako gauzarik esan barik!
básto. 1. básto, bástua. (b). adjektiboa. Ordinario, -a, grosero, -a. Piñu egurra oso bastua da mueblegintzarako./ Bastokerixak esaten dittuana, gizon bastua. (Etxba Eib)
Zerbait kalitate txarrekoa denean esan ohi da eta baita berdekeriak edo «fintasun» gutxiko gauzak esaten dituenengatik. Azen.: bastúa ere bai. 2. básto, bástua. (b). adjektiboa. El palo de bastos en los naipes. Bastua besteik eztaukat.
bastokeríxa, bastokerixía. (b). izena. Gusto txarreko ekintza edo esaldia, "berdekeria" batik bat. Ordinariez, groseria, obscenidad. Bastokerixa batzuk esan barik etzare zu trankill.
bastokóte, bastokotía. (d). adjektiboa. Basto samarra. Txapardua (gaztaina mota bat) bizkeixa ta baiño bastotxuaua zala uste juat, enajak gogor itteko baiña. Bastokotia, ipurdi aundixakin da. Klem.
bastótu. (b). da aditza. Eskastu, kalitate txarreko bihurtu. Volverse ordinario, de mala calidad, grosero. Zelai ori bastotu ein dda aspaldixan, eztou abonatzen da./ Ziero bastotuta etorri da soldauxkatik./Gaztaiña zarrei-tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem.
Ik. finddu.
bat. (a). zenbatzailea. Uno. bat, bátek, báti, báten, batendáko, batékin, báten, batétik, batéra, batérutz, batéraiño. Deklinabibe mugatua ere badu: bata, batak, batai, batan... Batak egixa esan zeban da bestiak gizurra. bat biar eta bera be ez. (c). esapidea. Batere ez, indartuta. Aurten sagarrak arkua dauka dana. Bat biar eta bera be ez ona.
báta ta béstia. (b). esapidea. "Berriketa asko". Mucho hablar, pero... Zuk bata ta bestia, baiña majo bizi za./ Sozialistok bata ta bestia, baiña azkenian danen antzerakuak. Ik. batenaz beste. batá(k) béstia. (c). izenordaina. Elkar. Ezin dabe batak bestia ikusi./ Bata bestian atzetik datoz. Aditza NORKduna bada batak, ez bada, bata. Ik. álkar. bataz beste. Ik. batenaz beste. batekuaz beste. esapidea. Ik. batenaz beste. baten bat. (a). izenordaina. Norbait. Alguien, alguno. Baten batek ikusi dau nere txapela? . batenaz beste. (b). BATAZ BESTE, BATEKUAZ BESTE. Uno con otro, un promedio. Batenaz beste bos milla peseta galtzen urten dot frontoian./ Batenaz beste ogetabost pezetatan saldu jittunat tomatiak.
Ik. erdíra jo. batez be. (a). juntagailua. Sobre todo. Perretxikuak gustatze jat, batez be onduak. Sin. géixenbat. batían béstian. (b). esapidea. Nonahi, edozein lekutan, sakabanaturik. Lagatzeittuzu gauzak batian bestian da gero ezin topau. ez bat eta ez bi. (c). esapidea. Bat-batean, ezustean. Eta orduan, ez bat eta ez bi, jaiki, kotxera joan, eskupetia artu eta tiroka asi zuan.
Ik. erdíra jo. batez be. (a). juntagailua. Sobre todo. Perretxikuak gustatze jat, batez be onduak. Sin. géixenbat. batían béstian. (b). esapidea. Nonahi, edozein lekutan, sakabanaturik. Lagatzeittuzu gauzak batian bestian da gero ezin topau. ez bat eta ez bi. (c). esapidea. Bat-batean, ezustean. Eta orduan, ez bat eta ez bi, jaiki, kotxera joan, eskupetia artu eta tiroka asi zuan.