Hiztegia
básta. (a). Nahikoa. Basta.
Ik tiratu sokatik nik basta esan arte./ Bueno, basta, emendau telebisiñua ta oera.
básta, bastía. (c). izena. Asto eta zaldiei bizkargainean jartzen zaien almoadaxka, kargak edo banastek bizkarra ez minberatzeko. Baste. Astuai banastak jarri aurretik bastia ipini bia jako. Ik. asto-básta.
bástante. 1. bastante. (a). graduatzailea. Bastante. Bastante politta zan pelikulia./ Bastante pozik etorri da Hodei. Adjektibo eta adberbioen graduatzailea, normaltasun osoz erabilia. Nahikok belarriko mina eman izan digu, baina ohituz goaz entzunaren puruz.
2. bastante. (a). zenbatzailea. Dezente. Bastante(s). Bastante neska dabill aintxintxika./ Bastante ardi zan atzo ferixan.
Ondoko izena mugagabean eta aditza singularrean. Izenaren ondoren ez da bastante esan ohi, «jente bastante, »dezente baizik: jente dezente. Ik. dézente. 3. bastante, bastantia. (d). adjektiboa. Dezentea, hobea. I baiño bastantiagua dala pentsatzen jatak. Horrelako esaldiren baten entzun dugu bakarrik.
bastidore, bastidoria. (c). izena. Bordatzen den oihalari tirante eusteko erabiltzen den egurrezko armazoi hankaduna. Bastidoria izaten zan ankak, ta gero tamañuak eoten zian, ta ipintzen zan telia tirante. Maria.
bastíki, bastíkixa. (d). adjektiboa. (Eibar) BASTÓKO. Ahozikina, berba gordinak esaten dituena. "Se dice de los malhablados. Dotoria baiña bastiki aundi bat berbetan./ Ixildu zaittez, bastokó, alako gauzarik esan barik!
básto. 1. básto, bástua. (b). adjektiboa. Ordinario, -a, grosero, -a. Piñu egurra oso bastua da mueblegintzarako./ Bastokerixak esaten dittuana, gizon bastua. (Etxba Eib)
Zerbait kalitate txarrekoa denean esan ohi da eta baita berdekeriak edo «fintasun» gutxiko gauzak esaten dituenengatik. Azen.: bastúa ere bai. 2. básto, bástua. (b). adjektiboa. El palo de bastos en los naipes. Bastua besteik eztaukat.
bastokeríxa, bastokerixía. (b). izena. Gusto txarreko ekintza edo esaldia, "berdekeria" batik bat. Ordinariez, groseria, obscenidad. Bastokerixa batzuk esan barik etzare zu trankill.
bastokóte, bastokotía. (d). adjektiboa. Basto samarra. Txapardua (gaztaina mota bat) bizkeixa ta baiño bastotxuaua zala uste juat, enajak gogor itteko baiña. Bastokotia, ipurdi aundixakin da. Klem.
bastótu. (b). da aditza. Eskastu, kalitate txarreko bihurtu. Volverse ordinario, de mala calidad, grosero. Zelai ori bastotu ein dda aspaldixan, eztou abonatzen da./ Ziero bastotuta etorri da soldauxkatik./Gaztaiña zarrei-tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem.
Ik. finddu.