Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
basalizar
basóklabeliña
© Ezezaguna
basóklabeliña, basóklabeliñia. (c). izena. . Dianthus monspessulanus. Clavelina.
baso-mútill, baso-mutílla. (c). izena. Basoan egur lanean diharduen pertsona.   Trabajador forestal, leñador. Baso-mutill napar batzuk ibilli die gure piñuixa botatzen. Sin. egur-mútill.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
basózigarro, basózigarrua. (c). izena. . BASOZIARRO. Clematis vitalba. Aihena.   Clemátide Arbola eta sastraketan gora egiten duen landarea. Zahartu eta ihartutakoan zatitu eta erre egiten zituzten lehengo mutikoek. Gure txikitako basozigarroak. Bizioak akabatzeko balio du enplasto bezala erabilita. Ik. áixen.
básta. (a). Nahikoa.   Basta. Ik tiratu sokatik nik basta esan arte./ Bueno, basta, emendau telebisiñua ta oera.
básta, bastía. (c). izena. Asto eta zaldiei bizkargainean jartzen zaien almoadaxka, kargak edo banastek bizkarra ez minberatzeko.   Baste. Astuai banastak jarri aurretik bastia ipini bia jako. Ik. asto-básta.
bástante. 1. bastante. (a). graduatzailea. Bastante. Bastante politta zan pelikulia./ Bastante pozik etorri da Hodei. Adjektibo eta adberbioen graduatzailea, normaltasun osoz erabilia. Nahikok belarriko mina eman izan digu, baina ohituz goaz entzunaren puruz. 2. bastante. (a). zenbatzailea. Dezente.   Bastante(s). Bastante neska dabill aintxintxika./ Bastante ardi zan atzo ferixan. Ondoko izena mugagabean eta aditza singularrean. Izenaren ondoren ez da bastante esan ohi, «jente bastante, »dezente baizik: jente dezente. Ik. dézente. 3. bastante, bastantia. (d). adjektiboa. Dezentea, hobea. I baiño bastantiagua dala pentsatzen jatak. Horrelako esaldiren baten entzun dugu bakarrik.
bastidore, bastidoria. (c). izena. Bordatzen den oihalari tirante eusteko erabiltzen den egurrezko armazoi hankaduna. Bastidoria izaten zan ankak, ta gero tamañuak eoten zian, ta ipintzen zan telia tirante. Maria.