Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
báriku
barre-aize
barre-aize, barre-aizia. (d). Barre maliziatia. Baiña Mantxikuk, barre aizez, listokeri aundi bat eitxen eban ustian, esaten etsan... (SM Ezten).
barreáldi, barrealdíxa. (c). izena. Barre saioa. Atzo afalostian egundoko barrealdixa ein giñuan Pellon txistiekin.
barregárri. 1. barregarri, barregarríxa. (b). adjektiboa. Barre eragiten duen pertsona edo gauza.   Gracioso, -a. Kikio oso barregarrixa da./ Oso txiste barregarrixak dazki. 2. barregarri. (b). adjektiboa. Ridículo, -a. Nora zoiaz soiñoko barregarri orrekin? 3. barregárri. (b). adberbioa. En ridículo. Zure kulpaz barregarri geldittu naiz lagunekin./ Ondo barregarri zare aker-bizar orrekin. Sin. auzuen barregarri izan.
barregárrikerixa, barregárrikerixia. (c). izena. Ridiculez, acción ridícula. Eztozu baiña barregarrikerixa ori eingo orraittio./ Basarrittarrak eta alkarrekin erderaz; eztot sekula barregarrikerixa aundixaorik ikusi. Ik. barregárri.
barrégintza, barrégintzia. (d). izena. Barre saioa. Zera diosku Anizetak: Ola pasau jakon andrakume bat onduan garbo demasakin... gero buelta ein ziero, aura ezkutau arte ari begira. Arek zien barregintzak, arek!
barregúra, barreguría. (a). izena. Ganas de reír. Barreguria aguantau ezindda nago. Ant. negargúra.
bárren. 1. barren, barréna. (b). izena. Leku edo objektu baten beheko aldea.   Extremo inferior de un lugar u objeto. Zelai barrenian dabill bei beltza./ Praka barrenak lokatzatuta dauzkazu. Leku izenetan: Barrenetxe, Barrenkale, Barrena... haranetik gertuen daudenak dira, eta Guenetxe, Guenkale... urrunen daudenak. Ant. guen. barrena artu. Arropa bati beheko aldea birmoldatu. barréna jota. (c). esapidea. Gutxienez.   Al menos. Frontoian egongo zittuan, barrena jota, bosteun lagun. Ant. guéna jota. 2. barren. (b). juntagailua. (Eibar) "Elemento adverbial, confirmativo de un supuesto verbal". (Etxba Eib) Ze pasatzen dok, barren, plaentziarrak Eibarren. Eibarko esaera./ Eztok barren txixarik eitxen. (SM Zirik). Bergaran ez da esaten, baina askok ezagutu bai, eta goikoa bezalako esaldiak entzun daitezke erdi adar-soinuan.