Hiztegia
Bálego eta bageunka urak eruan zittuan. esaera. BALITZA ETA BALITZ ALKARREN ATZIAN DABITZ. Esaerak dio Balego ta Bageunka antzina urak eroan zituen bi baserri zirela. Esaeraren beste aldaera bat: Balitza eta balitz alkarren atzian dabitz.
baléntziñ, balentzíña. (d). izena. Ganadu bakarrarekin, zaldiz edo astoz gehienbat, labrantzan egiten denean uztarrira doazen kateak elkarlotzen dituen tresna. Balancín. Cierto apero de labranza. Ganau bakarrakiñ itteko izeten zan balentziña. Don.
balíente. 1. balíente, balíentia. (b). adjektiboa. Ausarta. Balientia izan bia da arek ein zebana eitteko.
2. balíentia. (c). adjektiboa. Baliotsua, kalitate onekoa. Txaketia balientia zuan auraxe. Etxakixat nun galdu eban./ Kotxia erosi dau, eta balientia gaiñera. Adinekoei entzuten zaie bakarrik.
balientekerixa, balientekerixía. (c). Ausarkeria. Ezkontzia, gaztetan eiten dan balientekerixa bat besterik eztala. (SM Zirik).
balío izan. (a). aditza. BALIXO IZAN. Valer. Ori tranpa da, eztau balio./ Titulua etara zeban da balio izan dotsa./ Neska orrek asko balio dau.
balíxau. (c). da-zaio aditza. Baliatu. Salmenta ona egin, askotan. Valerse. Hacer buena venta, a menudo. Nik e, kalteik ein ddostanik e, eztot ikusi eta mesede ein ddostanik pe ezin neike esan, euskeriakin balixau naizela ni. Balixau naiz amentxe. Don./ Olañetakuak oso ondo balixatzen zien sagarrakin./ Aurten merke egon da ta etxaku bape balixau lekia. Ikusten denez lehen bi adibideetako aditza NOR da: ZEREKIN baliatu. Azkena, ostera, NOR-NORI. Zaharrek azkena normal erabiltzen dute, baina gazteagoen artean NOR aditzaz entzun daiteke bakarrik.
balíxo. 1. balixo, balixúa. (b). izena. Valía, precio, valor monetario. Zenbat izan leike bei baten balixua?/ Taxisan balixua pagaukotsut Zumarraraiño eruaten banozu.
Ik. balore. 2. balixo izan. aditza. Ik. balío izan.
bálle, bállia. (c). izena. Auzo edo eskualde zentzuan erabilia, Eibar eta Elgoibar aldean, batik bat: Arrate-ballia, San Andres-ballia, Ormola-ballia... Ortxe, Ormola-balleko mutillak ei zien. Hil. Debagoienean ez da ia erabiltzen.
bállena. 1. bállena, bállenia. (a). izena. Ballena. 2. bállena, bállenia. (b). izena. Varilla de paraguas. Kontuz ibilli ari, ixa ballenia begittik sartu dostak eta. Antzinako kortseek, merinakeek eta horrelakoek zituzten nerbioei ere ballena deitzen zitzaien.
balóre. 1. balore, baloría. (b). izena. Valor, audacia. Baloria bia da danen aurrian ori esateko.
2. balore, baloría. (b). Valía, valor, precio. Erropatan beintzet eztauka balore aundirik. Balore eta balixo Sin. gisa erabili ohi dira. Adinekoek bigarrena gehiago. Ik. balixo.
báltsio, baltsiúa. (d). izena. Dantza lotua. Baile agarrado. Baltsiuan eittia proibiduta jeuan da Eibarrera joaten giñuztan./ Jazbanakin baltsiua jaok Bergan. Adinekoek bakarrik; agarraua bestela. Etim.: «valseo».
bána. 1. bana. (a). zenbatzailea. Uno a cada uno. Bakoitzai sagar bana emon.
2. bana. Empate a uno. Realak eta Atletixak bana ein ddabe.
bánaka, bánakia. (c). zenbatzailea. Unos pocos, unos cuantos. Eztago perretxiku asko, ondo banakia bakarrik./ Sagar batzen ibilli ga; banakia bakarrik geldittu da arbolan./ Umiak okerrak geixenak, eta zuzenak banakia./ Eztauke arkuik (sagarrak), banakiak baleike baiña.
Banakia forma, batez ere.
bánaka-bánaka. 1. banaka-banaka. (b). zenbatzailea. De uno en uno. Banaka-banaka pasau die korredoriak.
2. banaka-banaka. (c). Gutxika-gutxika (dezente, asko, azkenerako). Auan banaka-banaka (eritasun) asko, baiña bat txarra naparrixia. Don./ Ezta jente asko etorri, baiña banaka-banaka, azkenerako itxuratu ein dda.
bánaka(n) batzuk. zenbatzailea. Bakarren batzuk. Banaka(n) batzuk eitten dabe euskeraz baiña geixenak ez.
bánakan bat. (b). zenbatzailea. Bakarren bat. Banakan bat baleikek, paiña eztok asko topauko.
banán. (b). adberbioa. BANAN-BANAN. De uno en uno. Banan-banan katxeau giñuzten./ Banan sartu komunera.
banan-banako, bana-banakuak. adjektiboa. (Antzuola) "Ederrak, bikainak, aukeratutakoak. Banan-banako sagarrak dauzku aurten./ Antzuolan zelako mutillak... olaxe banan-banakuak dae, e!