Hiztegia
bánasta, bánastia. (b). izena. Baserri lanetarako zumitzezko saski borobilkotea. Espuerta, banasta. Banastia geixen ibiltzen zan maatsa eruateko-ta, arbixa eruateko-ta ortarako: banastaundixa esaten jakuan. Beste bat lur-banastia lurra erabiltzeko, txikixa; beste bat, etxetan danian egoten zuan lenao zapi-banastia. Aura lixibia einddakuan erropia erabiltzeko. Bee zabalakin, kasi gora estutxuao zala. Don. Ik. banástatxo, banástaundi, lur-bánasta, zapí-banasta. banástapian lo eiñ. (c). esapidea. Hurrengo egunean norbaiten urtebetetzea denean, zera esan ohi zaio: Zer, gaur banastapian lo ein biakozu. Ez dugu jakin ahal izan zergatik. Agian oilolokak banastapean sartu ohi direlako lokatzeko? Ik. lokátoki.
banastakára, banastakaría. (b). izena. BANASTAKADA. Banastakada, banasta bete jenero. El contenido de una espuerta. Amar banastakara arto karriaittut ganbaratik.