Hiztegia
balde, baldia. (a). izena. Balde, cubo. Baldia artu ta beixak jastera noia. Gure aitajaunak lata deitzen zion.
baldekára, baldekaría. (b). izena. BALDAKÁRA. Baldekada. Cantidad contenida en un balde. Iru baldekara pentsu ekarrizu. Hilarik BALDAKÁRA dio.
báldo, baldúa. (c). (Ubera) Suegurra gainean txikitzeko erabiltzen den egur pusketa handia. Pedazo grande de madera sobre la cual se trocea la leña a hacha. Aixkoria balduan sartuta dago. Don.k dio beraiek supiñ deitzen diotela honi, eta baldo dela bringagai den edozein egur pusketa handi. Sin. súpiñ, trontzil. Ik. trangábel.
baldres, baldresa. adjektiboa. (Eibar) "Descuidado en el vestir. Nai beste diru euki arren beti agertu zan baldresa.
balé-báleka. (b). Gorde-gordeka; haur jolasa. Batek kontatu (pagau) egiten du, besteak bitartean ezkutatu egiten dira eta bale! esandakoan bila hasten. El juego del escondite. Bale-baleka ibilliko ga? Ik. poté-póteka.
Bálego eta bageunka urak eruan zittuan. esaera. BALITZA ETA BALITZ ALKARREN ATZIAN DABITZ. Esaerak dio Balego ta Bageunka antzina urak eroan zituen bi baserri zirela. Esaeraren beste aldaera bat: Balitza eta balitz alkarren atzian dabitz.
baléntziñ, balentzíña. (d). izena. Ganadu bakarrarekin, zaldiz edo astoz gehienbat, labrantzan egiten denean uztarrira doazen kateak elkarlotzen dituen tresna. Balancín. Cierto apero de labranza. Ganau bakarrakiñ itteko izeten zan balentziña. Don.
balíente. 1. balíente, balíentia. (b). adjektiboa. Ausarta. Balientia izan bia da arek ein zebana eitteko.
2. balíentia. (c). adjektiboa. Baliotsua, kalitate onekoa. Txaketia balientia zuan auraxe. Etxakixat nun galdu eban./ Kotxia erosi dau, eta balientia gaiñera. Adinekoei entzuten zaie bakarrik.
balientekerixa, balientekerixía. (c). Ausarkeria. Ezkontzia, gaztetan eiten dan balientekerixa bat besterik eztala. (SM Zirik).
balío izan. (a). aditza. BALIXO IZAN. Valer. Ori tranpa da, eztau balio./ Titulua etara zeban da balio izan dotsa./ Neska orrek asko balio dau.
balíxau. (c). da-zaio aditza. Baliatu. Salmenta ona egin, askotan. Valerse. Hacer buena venta, a menudo. Nik e, kalteik ein ddostanik e, eztot ikusi eta mesede ein ddostanik pe ezin neike esan, euskeriakin balixau naizela ni. Balixau naiz amentxe. Don./ Olañetakuak oso ondo balixatzen zien sagarrakin./ Aurten merke egon da ta etxaku bape balixau lekia. Ikusten denez lehen bi adibideetako aditza NOR da: ZEREKIN baliatu. Azkena, ostera, NOR-NORI. Zaharrek azkena normal erabiltzen dute, baina gazteagoen artean NOR aditzaz entzun daiteke bakarrik.
balíxo. 1. balixo, balixúa. (b). izena. Valía, precio, valor monetario. Zenbat izan leike bei baten balixua?/ Taxisan balixua pagaukotsut Zumarraraiño eruaten banozu.
Ik. balore. 2. balixo izan. aditza. Ik. balío izan.
bálle, bállia. (c). izena. Auzo edo eskualde zentzuan erabilia, Eibar eta Elgoibar aldean, batik bat: Arrate-ballia, San Andres-ballia, Ormola-ballia... Ortxe, Ormola-balleko mutillak ei zien. Hil. Debagoienean ez da ia erabiltzen.
bállena. 1. bállena, bállenia. (a). izena. Ballena. 2. bállena, bállenia. (b). izena. Varilla de paraguas. Kontuz ibilli ari, ixa ballenia begittik sartu dostak eta. Antzinako kortseek, merinakeek eta horrelakoek zituzten nerbioei ere ballena deitzen zitzaien.
balóre. 1. balore, baloría. (b). izena. Valor, audacia. Baloria bia da danen aurrian ori esateko.
2. balore, baloría. (b). Valía, valor, precio. Erropatan beintzet eztauka balore aundirik. Balore eta balixo Sin. gisa erabili ohi dira. Adinekoek bigarrena gehiago. Ik. balixo.
báltsio, baltsiúa. (d). izena. Dantza lotua. Baile agarrado. Baltsiuan eittia proibiduta jeuan da Eibarrera joaten giñuztan./ Jazbanakin baltsiua jaok Bergan. Adinekoek bakarrik; agarraua bestela. Etim.: «valseo».