Hiztegia
ázal. 1. azal, azála. (a). izena. Piel, pellejo, corteza. Naranja azalik ez bota lurrera./ Arbolei etxakue azalik kendu biar.
2. azal, azála. (c). izena. Gaina. Superficie. Derrepentian korrupziño kaso mordua urten da azalera./ Antxoak udaberrixan urtetzen dabe azalera.
Lekuzko kasuetan ia bakarrik. azalían. (c). A la vista, a flor de. Azalian olako kakanaastia egoteko, zer ez ete dago barruan./ Amorraiña ur-azalian zebillen./ Olixua beti azalian geratzen da. Ik. urazal. 3. azal, azála. (c). adjektiboa. Sakontasun gutxiko platerez esan ohi da. Zer etarakoittut bazkaltzeko, sakonak ala azalak?/ Plater azalak gutxi erabiltzen die gurian. Sin. zapal. Ant. sakon. 4. azal. Ik. almuadazal.
azá-lápiko, azá-lápikua. (c). izena. Aza egosizko lapikokada, sasoi baten ohizko jatordua. Gero Gabonetako jatordua be izete zan ba garbanzua txorixuakin, da odolostiakin aza-lapikua. Hil.
azálatxurra, azálatxurria. (d). izena. Antzina basoko garo-sailak aitzurtu egin ohi ziren. Aitzurrez zopittari (zohiari) buelta ematen zitzaion azal samarretik, gero garoa indartsuago eta zarratuago erne zedin. Gehienbat garo-sailetan egiten zen, baina ortuan ere bai inoiz. Operación consistente en dar la vuelta superficialmente con la azada al tepe Azalatxurria izaten zuan beste neguko lan bat, etzuan produziño aundi-aundikua baiña. Klem.
azálatxurran. (d). adberbioa. Aipaturiko langintzan. Azalatxurran emute giñuan negu guztia. Ik. zopizártu.
azalatxúrtu. (d). du aditza. AZALATXURRÁTU. Sail bat azalatxurran egin. Gabera orduko garo-sail guztia azalatxurtu giñuan. Sin. zopizártu.
Azáldeittako kárdu, Azáldeittako kardúa. (d). izena. . AZALDITTAKO KARDU. Carlina acaulis. Eguzki lorea. Azaldeitta (Azaldegieta) Bergara eta Oñati artean dagoen mendigain bat da.
Sin. éuzki lóra.
azal-kéndu, azal-kendúa. (c). izena. Azal-urratua. Gorputzaren azala kendutako unea. Rasponazo. Eskillaran jausi eta kriston azal-kendua ein ddot besuan./ Azal-kendu galanta ein ddost zapata txarri orrek orpuan.
Sin. narru-kéndu.
azáltsu, azaltsúa. (c). adjektiboa. Azal asko eta mamin gutxi duena. Pellejudo. Aurten oso azaltsuak dare babak.
Ant. mamíntsu.
ázao, ázaua. (d). izena. Sorta (gari-sorta, linu-sorta, etab). Haz, gavilla. Garixa ebai ondoren azauak eitten zien, da gero gari-metak.
azaoketa, azaoketia. (d). izena. Azaoak lotzea. Uda guztian azaoketan ibiltzen zan baserrik baserri. (Lar Antz) Donatok AZAOKETARAKO ZIRIXA deitzen dio langintza honetarako ziriari. Garixa berakin lotzen dok, bueltia emun da gero azaoketarako ziri bat izeten dok, okerra, puntan kaku txiki batekin, tak, sartu ta arekin estututa geratzen jakok korapilluoi. Don. Ik. eskutada, garílotze, lástazao.
aza-óstro. 1. aza-ostro, aza-ostrúa. (b). izena. Azaren orria. 2. aza-ostro, aza-ostrúa. (Antzuola) "Belarri handiak. Orrek dauzka aza-ostruak." (Lar Antz).
ázaro, ázarua. (d). izena. Giro ona soroentzat. Au dok azarua au, kanpua irabazten jaok (euri gozatsu bat diharduenean esana, adibidez). Hilabeteari zemendi (oso hiztun adintsu eta onek). Bestela, nobienbre.
azárre, azarría. (c). adjektiboa. Handia, galanta. Grande, robusto, -a. Aspalditxuan ikusteke neukan, da gizona azarria dago Juakiñ./ Mozkor azarria arrapau giñuan./ Eztok azarre-azarria, baiña artu ein biako juau.
Mugatuan beti, adibideko azarre-azarria modukoetan izan ezik. Substantiboa artikuluaz edo gabe: gizona azarria edo gizon azarria.
azátz, azátza. (d). izena. Labratutako soroan egiten diren seinaleak (erpilak, madalak, lastoa...) hazia nondik nora erein behar den jakiteko. Señales que se hacen en los labradíos, con terrones, ramitas, etc. para guiarse en la siembra. Garixa ereitteko-ta lenengo azatzak ipiñi biar izate zittuan. Klem.
azbéte. (d). zenbatzailea. Hazbete. Atzaparraren lodiera, luzera unitate gisa erabili izan dena. Azbete inguruko zulua dauka tubuak.
Ik. árrabete, oinbéte.