Hiztegia
átsen, atséna. (d). izena. Atsedena. Descanso, pausa. Arek zittuan langilliak, arek. Bos minututik bos minutura atsena tragua joteko.
Ia galdua. Ik. deskántsu.
átso. ATXO. 1. atso, atsúa. (b). izena. ATXO. Anciana. Ez kasoik eiñ atsuen esanai. Ikutu despektiboa du askotan. ATSO-MASPASA idatzi zuen San Martinek, umorez. Arek ziran ardurak San Roke aurretxuan. Atso-maspasa batzuk ziarduen: «Juan ei dira Bilbora traje luzien eske.» (SM Ezten).
Ant. agúra. átsozar, atsozarra. (b). Atso, baina indartua.
Ant. agúrazar. 2. atso, atsúa. (c). izena. Emaztegaia edo emaztea. Broma antzean. Antzuolan asko esaten omen da. Mujer o novia. Len plazan ikusi juat ire atsua.
Zaila da esatea zentzu maitakorra ala mespretxakorra duen; bigarrenetik gehiago, ziurrenik. 3. atso, atsúa. (c). adjektiboa. Neskatila berritsuengatik esaten da. Se dice cariñosamente por las niñas picoleras. Zuen Irati ori atsotxo bat dok (edo atsotxo bat einda jaok).
Atxotxo esaten da gehiago.
atxbítarte égoe, atxbítarte égoia. (d). izena. ATXBÍTARTE ÁIZE. Udalatx-Anboto aldetik jotzen duen hego haizea. Viento que viene de la parte de Udalatx-Anboto. Suroeste, o quizás, más bien, Oeste-Suroeste. Anboto aizia deitzen diote Elosun. Ik. égoe, -i, gaillégo áize.
atxíkoria, atxíkoria. ATXÍKORIXA. 1. atxíkoria, atxíkoria. (b). izena. Kafeari nahasteko erabili ohi den produktua. Achicoria. 2. atxíkoria, atxíkoria. (c). izena. . Cichorium intybus. Achicoria. Landare adartsu eta hosto gutxikoa, izarraren formako lore zabal urdinak dituena. Bide bazterretan-eta hazten da. 3. atxíkoria, atxíkoria. (c). Achicoria. Eskarolaren tankerako berdura orriluzea, oso gozoa, gure azoketan inoiz ikusten dena.
atxillo!. (d). interjekzioa. (Oñati) ATXILLO. Araotzen gerra ostera arte egiten zen "ankaideka" izeneko ume-jolasean, lurrean zegoenari, ukituz gero, atxillo! esaten zitzaion eta ordutik aurrera lotuta geratzen zen. Ez lotzeko, elizatariko aulkietara igo beharra zegoen.
atxímurka. (a). adberbioa. ATXÍMURTXIKA. A pellizcos. Ama, Ainhoak atximurka ein ddost./ Ni jolasian nebillen da bera atximurka asi jat.
atximurka eiñ. (a). aditza. ATXIMURTXI EIÑ, ATXIMURTXIKA EIÑ, IMURTXI IÑ (ANTZ.). Pellizcar.
atximurkára, atximurkaría. (b). izena. ATXIMURTXIKÁRA. Pellizco. Oinddio ezaun dot zuk ein zostasun atximurkaria.
átxur. 1. atxur, atxúrra. (a). izena. Azada.
átxurra, átxurria. (c). izena. Aitzur lana. Atxurria baiño obe da neskatia./ Atxurratik nator./ Atxurrara noia./ Atxurrarako mutill edarra da.
Ik. azálatxurra. átxurran eiñ. (b). du aditza. ATXURRIAN EIÑ. Trabajar con la azada. Ire eskuak atxurran eitteko baiño tabernarako obiak dittun.
2. atxur, atxúrra. (b). izena. Maquinilla de afeitar no automática. Atxurrakin kentzen da onduen bizarra.
3. atxur, atxúrra. (b). izena. Mozkorra. Atxur dezentia karriau giñuan atzo. KERTEN ETA GUZTIKUA ere gehitu ohi zaio: Atxurra kerten eta guztikua arrapau juan. ATXURKILLIA ARRAPAU ere bai. Sin. mozkor, trónpa, atal, melokotóe, -i. 4. atxur, atxúrra. (d). izena. Ehundegiaren bihotzari eusten dion topea. Tope de la excéntrica del telar. Oni esate jakon, biotza, esate jakon eszentrika oni, ta oni biotzan mutur oni, orri esaten jakon atxurra, biotza ta atxurra. Josu.
atxurkilla, atxurkillia. (Eibar) "Azadilla, azada de dos picos." (SB Eibetno). Ik. jórrai. atxurkillia arrapau. Mozkortu.
Ik. atxur.