Hiztegia
átsen, atséna. (d). izena. Atsedena. Descanso, pausa. Arek zittuan langilliak, arek. Bos minututik bos minutura atsena tragua joteko.
Ia galdua. Ik. deskántsu.
átso. ATXO. 1. atso, atsúa. (b). izena. ATXO. Anciana. Ez kasoik eiñ atsuen esanai. Ikutu despektiboa du askotan. ATSO-MASPASA idatzi zuen San Martinek, umorez. Arek ziran ardurak San Roke aurretxuan. Atso-maspasa batzuk ziarduen: «Juan ei dira Bilbora traje luzien eske.» (SM Ezten).
Ant. agúra. átsozar, atsozarra. (b). Atso, baina indartua.
Ant. agúrazar. 2. atso, atsúa. (c). izena. Emaztegaia edo emaztea. Broma antzean. Antzuolan asko esaten omen da. Mujer o novia. Len plazan ikusi juat ire atsua.
Zaila da esatea zentzu maitakorra ala mespretxakorra duen; bigarrenetik gehiago, ziurrenik. 3. atso, atsúa. (c). adjektiboa. Neskatila berritsuengatik esaten da. Se dice cariñosamente por las niñas picoleras. Zuen Irati ori atsotxo bat dok (edo atsotxo bat einda jaok).
Atxotxo esaten da gehiago.
atxbítarte égoe, atxbítarte égoia. (d). izena. ATXBÍTARTE ÁIZE. Udalatx-Anboto aldetik jotzen duen hego haizea. Viento que viene de la parte de Udalatx-Anboto. Suroeste, o quizás, más bien, Oeste-Suroeste. Anboto aizia deitzen diote Elosun. Ik. égoe, -i, gaillégo áize.
atxíkoria, atxíkoria. ATXÍKORIXA. 1. atxíkoria, atxíkoria. (b). izena. Kafeari nahasteko erabili ohi den produktua. Achicoria. 2. atxíkoria, atxíkoria. (c). izena. . Cichorium intybus. Achicoria. Landare adartsu eta hosto gutxikoa, izarraren formako lore zabal urdinak dituena. Bide bazterretan-eta hazten da. 3. atxíkoria, atxíkoria. (c). Achicoria. Eskarolaren tankerako berdura orriluzea, oso gozoa, gure azoketan inoiz ikusten dena.