Hiztegia
atséleku, atsélekua. (d). izena. Atseden-lekua. Urrutitik sendorrak bizkarka ekarri behar ziren etxeetan, bide erdian atselekua egon ohi zen. Bi esola zutik eta gainean ohol bat, karga han utzi eta gero berriz erraz bizkarreratzeko. Descansadero para reposar las cargas cuando estas se acarreaban al hombro.
átsen, atséna. (d). izena. Atsedena. Descanso, pausa. Arek zittuan langilliak, arek. Bos minututik bos minutura atsena tragua joteko.
Ia galdua. Ik. deskántsu.
átso. ATXO. 1. atso, atsúa. (b). izena. ATXO. Anciana. Ez kasoik eiñ atsuen esanai. Ikutu despektiboa du askotan. ATSO-MASPASA idatzi zuen San Martinek, umorez. Arek ziran ardurak San Roke aurretxuan. Atso-maspasa batzuk ziarduen: «Juan ei dira Bilbora traje luzien eske.» (SM Ezten).
Ant. agúra. átsozar, atsozarra. (b). Atso, baina indartua.
Ant. agúrazar. 2. atso, atsúa. (c). izena. Emaztegaia edo emaztea. Broma antzean. Antzuolan asko esaten omen da. Mujer o novia. Len plazan ikusi juat ire atsua.
Zaila da esatea zentzu maitakorra ala mespretxakorra duen; bigarrenetik gehiago, ziurrenik. 3. atso, atsúa. (c). adjektiboa. Neskatila berritsuengatik esaten da. Se dice cariñosamente por las niñas picoleras. Zuen Irati ori atsotxo bat dok (edo atsotxo bat einda jaok).
Atxotxo esaten da gehiago.
atxbítarte égoe, atxbítarte égoia. (d). izena. ATXBÍTARTE ÁIZE. Udalatx-Anboto aldetik jotzen duen hego haizea. Viento que viene de la parte de Udalatx-Anboto. Suroeste, o quizás, más bien, Oeste-Suroeste. Anboto aizia deitzen diote Elosun. Ik. égoe, -i, gaillégo áize.