Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arto-txakur, arto-txakurra. (d). izena. (Angiozar) Eskorpioiaren antzeko zomorro bat omen da. (?).
artózuritze, artózuritzia. (c). izena. ARTÁZURITZE, ARTAZURIKETA, ARTOZURIKETA. Artaburuari maluta kentze lana. Gu mutikotan arto-zuritze asko einddakuak ga./ Afaldu aurretik artazuritzia izate zan erresaixua esanaz. (Lehenago artozuritzea errondarekin lotua joan ohi zen): Artozuritzia esaten jakon, da berakin batera errondia; ola jente... auzokuak, jente mordua batzen, gaztiak jeneralmente. Artozuritzia-ta, ba artozuritzia: errondia, jolasa. Artua zurittuaz jolasa. Ipuiñak kontau, argimutilla bota ipurdiaz gora-ta, atzamarka ibilli tta (barreak). Don. Ik. érronda.
ártu. 1. artu. (a). du aditza. Tomar, coger. ártzekuak artu. (c). Zartadak hartu. Aitta makilliakin etorri jakon da arek artu zittuan artzekuak.
© Josu Okina
ártzekuak euki. (b). esapidea. ÁRTZEKUEKIN EGON. Oinarririk gabe kexatu, arrazoirik gabe minduta egon. Berandu baten aillegau zan da ala ta be artzekuekin zeuan./ Berak euki zittuan akzidentian kulpa guztiak da oinddio be artzekuak dauzka.
bat artu. (c). esapidea. Ondo konpondu elkarrekin. Uztarripe baten eztabe bat artzen (idi) orrek. (Lar Antz).
2. artu. (a). du aditza. Harrera egin.   Recibir. Eta ze moduz artu zaittu amandriak pa? 3. artu. (b). du aditza. Encoger. Algodoizko prakak asko artzen dabe. urak artu. Encoger al lavar. Jertsia ziero nanotu jatan labadoran sartu ta urak artuta. 4. artu. (b). du aditza. Landarea errotu, jarri.   Coger tierra una planta, prender, arraigar. Iru pago landara sartu nittuan da batek bakarrik artu dau. lurra artu. (b). ARTU. Arraigar. Zuk sartutako lorak eztabe lurrik artu. 5. izena+artua. (d). Kutuna, begikoa. Orduan alkatian santuartuendako izaten zien kargu guztiak./ Kamioneruak taberna artuak eukitzeittue bazkaltzeko./ Aiztin parauero batek lo eitte zeban... Arek etxe artua zeban Aizti. (Lar Antz). Ik. santuártu.
artuémon. 1. artuemon, artuemóna. (c). izena. Harremana.   Relación. Familixa bixen arteko artuemonak baezpadakuak die./ Aintxiñan Uberak artuemon guztia Elgetakin zeukan. Agian singularrean gehiago pluralean baino. 2. artuemon, artuemóna. (d). izena. Harreman sexuala.   Relación sexual. Denpora baten konfesatzera joan bia zan, eta “geure artuemonak ondo eitteittugu?” Esate zan ori be. Don. Ik. eginkizun.
artuzále, artuzália. (d). adjektiboa. (Eibar) "Amigo de dádivas. Artuzália, baiña zailla emoteko orduan.
artxabal, artxabala. (eufemismoa.) (argot). Haxis zati haundia.   Placa. Ez jok/n merke ipiñi hartxabala, baiña besterik ez jaok/n. (TSE Berb). Ik. artxinga.
artxéra, artxería. (d). izena. ARTXARA. Ardi edo behi asken gainean, alturan, zenbait lekutan egon ohi den sare modukoa, belar ondua-eta edukitzeko. Etim.: ardi+sare, beharbada.
artxinga, artxingia. izena. (eufemismoa.) (argot). Haxis zati txikia.   China. Hartxinga dezentia sartu egixon, jente asko gaonaz-eta. (TSE Berb). Sin. artxabal.
artxinga zuri, artxinga zurixa. izena. (argot). Kokaina; harria denean eta ez hautsa.   Roca. Hartxinga zurixa besterik ez jauan, hautsa ikusi be ez. (TSE Berb).
artz. 1. artz, artza. (b). izena. Oso. artzan, artzana. "Antzina motxailek hartzarekin egiten zuten kantuaren izena. Aratostietan artzana juaz zeroien katetik erriko gizon zatar bat." (AAG Eibes). 2. artz, artza. (d). izena. Garia garbitzeko galbahe handia. Dornua nere akorduan etorri zan Laudatzera. Lenao galbae aundixak izate zien, artza esate otxen, alanbrezko zea aundi batzuk. Da artaraxe garbittu biar gari dana. Aniz.
© Asier Sarasua
3. artz, artza. (d). izena. Mazoarekin joz artoa aletzeko erabiltzen zen plataforma.   Majamaíz. Artza artua jotekuai. Aura e, esixakin eindda, anken gaiñian, eta bueltan esixakin. Artua bota ara, bi banastakaa ero, da gero an mazuakin jo eitte zan. Ankak onek (mahaiak) dauzkan moduan, da gora ziri batzuk jauzkan, da esixa eindda bueltan, olako altura bat; artalia kanpora jun ezteiñ. Da guk “artua joteko artza”. Don. Goierri aldean auntza esaten zaio. Sin. artájaiki.
artzaiñétxe, artzaiñetxía. (d). izena. (Elosu) Artzainaren txabola. Ik. pastóre, pastóre-txábola.
ártzeko apárato, ártzeko apáratua. (d). izena. ÁRTZEKO APÁRATU. Magnetófono, grabadora. Onek e, artzeko aparatu ta guzti dare etorritta; pentsaizu. Hil.
ártzekodun, ártzekoduna. (d). adjektiboa. (Eibar) Hartzekoa duena, dirua zor zaion pertsona.   Acreedor, -a. Artzekodunen igesik ezkutau zan amendik eta geixago ez da ikusi.
árutz. (a). adberbioa. Hacia allá. Joan arutz. AR arutzatxúao. (a). Harantzaxeago. Joan arutzatxuao. Ik. ónutz, órrutz.