Hiztegia
1. árte, artía. (c). izena. . Quercus ilex. Encina. Klima mediterraneoko zuhaitz tipikoa, Euskal Herrian, Kantauri isurialdean, batik bat, oso ugaria ez dena, kostaldeko leku karstikoetan izan ezik. Oso lodi eta itzaltsuak ikus daitezke, baina baita zuhaixkak ere arte-txaretan. Bere ezkurra oso estimatua dute txerriek. Etxegintzan, kaballuak (zur okerrak) egiteko erabili izan da.
Ik. arte-txára.
2. arte. (a). posposizioa. Hasta. Biar arte./ Lagunduko dotsut kalera arte.
arteraiño. (c). ARTERARTE. Ordurarte. Arteraiño pozik bizi zan./ Etzeban arterarte olakorik pentsatzen. arteraiñoko, arteraiñokua(k). (c). ARTERARTEKO, ARTERARTEKUA(K). Ordura artekoak. Arteraraiñokuak barkatu notsan baiña gerokuak ez.
3. árte, ártia. (a). izena. Arte, maña, habilidad. Egundoko artia dauka aixkoran.
ártia artu. (c). esapidea. ÁRTIA BILLAU. Eskua hartu. Coger el truco. Manixaz beteta dago ta familixa guztia arteik artu ezindda dabill./ Da berrogetabi-iru urtian eon ni bai biberista, eta fan dan urtera artian eztotsat artu lurrari arterikan. Juantxo./ Orri artia billau bie jako. Arapuak eukitzen dau beta, eta erreminttia sartzen bozu betan beren aldera, orduan pitzatu eitten da. Juantxo.
Artékale, Artékalia. (a). toponimoa. Bergarako kalea. "Artekalian" bizi da, esaten da gehiago "Artekalen" baino. Gauza bera esan daiteke Barrenkale eta Goenkalez.
artésne, artesnía. (c). izena. ARDI-ÉSNE. Ardiaren esnea. Leche de oveja. Artesnia ezta pagatzen balio dabena./ Erosizu artesnia gatzatua eitteko.
artétsu, artetsúa. (b). adjektiboa. Trebea, abila. Hábil, mañoso, -a. Tomas artetsua da sega-pikatzen. Esku-lanetan, bereziki. Sin. eskutsu, artista.
artez-artez. adberbioa. (Eibar) Lau-lau. Beizuko Zabaletik aurrera, artez-artez, edo lau-lau Elgetara. (AAG Eibes).
ártian. 1. ártian. (a). posposizioa. Artean. Entre. Bixon artian jangou./ Kotxe artian ibilli biar izaten die karreristak. Arteko, artetik, artera, arteraiño, etab.
2. ártian. (a). juntagailua. Artean, hala ere. Todavía, aun así. Amabost eguneko jaixak dauzka ta artian be kejau eitten da.
Artian edo artian be.
artílle, artillía. (b). izena. ARDIILLE. Ardiaren ilea. Lana.
artillezko, artilezkua. (b). izenlaguna. Ardi ilez eginikoa. Nun ikusi neban nik aura? Zerien, Elgetako perixan, da artillezko elastiko zurixakin aura, amak ei utsala-ta. Len Elusun etxe danetan, danien e, danak ori e, jertse ori. Felipe. Artillezko galtzak esaten da, baldin eta artile gutxi findutakoz eginak badira. Ostera, lanazko jertsia gehiago artillezko baino, dendan erositakoa denean. Ik. lána.
artíol, artíola. (d). izena. Ardiak jeizterakoan geldi egon zitezen erabiltzen zen tresna. Artiola ardi jaistekuai; artiola izena. Ardi-jaixtekua, oiñ ezta egongo. Hil.
artírin, artiríña. (c). izena. Harina de maíz. Emoixezu oilluei artirin puxkat.
Ik. artábirrin, ogiíriñ.
artísta. 1. artista, artistía. (b). izena. (adierazkorra.) Zelebrea, bitxoa, arraina. Pájaro, bicho. Aspaldixan artista ederra eindda ago i.
2. artista, artistía. (b). adjektiboa. Trebea. Sin. artétsu.
artízar, artizárra. (d). izena. Venus, lucero del alba. Klem.k aurretiko zaharrek erabiltzen zutela dio. Sin. goizízar.
árto. 1. arto, artúa. (a). izena. . Zea mays. Maíz. artotarako lain be ez. (c). esapidea. Oso gutxi. Ni para pipas. Taillerrian enajuan artotarako lain be irabazten.
artúa aletu. ARTUA GARANDU, IRAKURRI, URKULDU. Desgranar maíz. Ik. irakúrri, urkúldu, garandu. artúa eréitteko mákina, artúa eréitteko mákinia. (c). izena. Máquina de sembrar maíz. Se compone de unas angarillas y dos tolvas paralelas que están a la distancia de los renglones.
artúa jo. (c). aditza. Artoa aletu artaburuak zaku baten sartu eta mazoaz joz; antzina, "artajaikixan". Desgranar el maíz metiendo las mazorcas en un saco y golpeándolas con un mazo. Mutikotan makiña bat aldiz ibillitakuak ga artua joten. Ik. artájaiki. artúa opillákin pagáu. (d). esaera. Norberari egindako kalte bat kalte handiago batez ordaindu, guk jaso dugun adibide bakarrean. Beste testuinguru batzuetan ere erabiliko zen. Pagar con creces. 2. arto, artúa. (c). izena. Pan de maíz, borona. Artuai etxakok eitten azkarririk. Artuakin bakarrik aura. Don. Ik. basíllora, tremés. artua ta esnia janda azittako umiak. (d). esapidea. Gogorrak, osasuntsuak. Ze uste dok pa, guri irabaztia? Gu artua ta esnia janda azittako umiak gaittuk, e.
3. artó. (c). Artobero, kokolo. Zafio. Ixildu ari, artó./ Kendu ari ortik, artó. Bokatibo gisa bakarrik. Azentua azkenean.
arto-gári, arto-garíxa. (d). izena. Artoa eta garia; labore hauen uztari buruz hitz egiterakoan. Se cita así a veces al hablar de la cosecha de trigo y maíz, principales cereales en nuestra tierra hasta hace poco. Labore-urte ona eta labore-urte txarra, esan izan zuan, eta arto-garixagaittik uste juat. Artua ta garixa izate zittuan urteko kosetxok. Klem.
ARTO-BABA ere entzun daiteke horrelako esaldietan: Aurten eztou arto-baba asko artuko./ Udazken euritsua, izan leikien txarrena arto-babiandako. Artoa eta baba elkarrekin hartu ohi dira.