Hiztegia
arto-zopa, arto-zopak. (d). Artirinezko ogi pusketak esnetan egosita, antzina ohiko jatordua. Gero gabien arto-zopak jateko, artue egosi an da ondo gozue, e. (AA ArrasEus, 174. o.).
artó-árri, artó-árrixa. (d). izena. Artoa ehotzeko errotarria. Arto-arrixa be sarri pikau biar. Aniz.
arto-bába, arto-babía. (d). izena. Arto eta baba uzta. Biak batera erein ohi dira Aurten eztou arto-baba asko artuko./ Udazken euritsua, izan leikien txarrena arto-babiandako. Ik. arto-gári.
artóbero. 1. artobero, artoberua. "Egin barri daguan arto-urunezko ogixa, epela.
Artobero ein barrixa oso gozua da; baiña egunekin asko gogortzen da." (SB Eibetno). 2. artóbero, artóberua. (c). adjektiboa. Pertsona lasai eta mokolo xamarra. Persona tranquila y sin fundamento. Semeik zarrena artobero majua da.
artóbero úsaiñak kendu. (c). esapidea. Fanfarreriarako gogoak kendu. Quitar a alguien la fanfarronería. Ik segi ain aozabal da baten batek laster kendukosk artobero usaiñok.
artoberokeríxa, artoberokerixía. (c). izena. Artoberoaren ekintza. Zer, artoberokerixan batzuk esango jittuan.