Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
artáre
artílle
© Jaione Isazelaia
artílle, artillía. (b). izena. ARDIILLE. Ardiaren ilea.   Lana. artillezko, artilezkua. (b). izenlaguna. Ardi ilez eginikoa. Nun ikusi neban nik aura? Zerien, Elgetako perixan, da artillezko elastiko zurixakin aura, amak ei utsala-ta. Len Elusun etxe danetan, danien e, danak ori e, jertse ori. Felipe. Artillezko galtzak esaten da, baldin eta artile gutxi findutakoz eginak badira. Ostera, lanazko jertsia gehiago artillezko baino, dendan erositakoa denean. Ik. lána.
artíol, artíola. (d). izena. Ardiak jeizterakoan geldi egon zitezen erabiltzen zen tresna. Artiola ardi jaistekuai; artiola izena. Ardi-jaixtekua, oiñ ezta egongo. Hil.
© Jaione Isazelaia
artírin, artiríña. (c). izena. Harina de maíz. Emoixezu oilluei artirin puxkat. Ik. artábirrin, ogiíriñ.
artísta. 1. artista, artistía. (b). izena. (adierazkorra.) Zelebrea, bitxoa, arraina.   Pájaro, bicho. Aspaldixan artista ederra eindda ago i. 2. artista, artistía. (b). adjektiboa. Trebea. Sin. artétsu.
artízar, artizárra. (d). izena. Venus, lucero del alba. Klem.k aurretiko zaharrek erabiltzen zutela dio. Sin. goizízar.
árto.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. arto, artúa. (a). izena. . Zea mays. Maíz. artotarako lain be ez. (c). esapidea. Oso gutxi.   Ni para pipas. Taillerrian enajuan artotarako lain be irabazten. artúa aletu. ARTUA GARANDU, IRAKURRI, URKULDU. Desgranar maíz. Ik. irakúrri, urkúldu, garandu. artúa eréitteko mákina, artúa eréitteko mákinia. (c). izena. Máquina de sembrar maíz. Se compone de unas angarillas y dos tolvas paralelas que están a la distancia de los renglones. artúa jo. (c). aditza. Artoa aletu artaburuak zaku baten sartu eta mazoaz joz; antzina, "artajaikixan".   Desgranar el maíz metiendo las mazorcas en un saco y golpeándolas con un mazo. Mutikotan makiña bat aldiz ibillitakuak ga artua joten. Ik. artájaiki. artúa opillákin pagáu. (d). esaera. Norberari egindako kalte bat kalte handiago batez ordaindu, guk jaso dugun adibide bakarrean. Beste testuinguru batzuetan ere erabiliko zen.   Pagar con creces.
2. arto, artúa. (c). izena. Pan de maíz, borona. Artuai etxakok eitten azkarririk. Artuakin bakarrik aura. Don. Ik. basíllora, tremés. artua ta esnia janda azittako umiak. (d). esapidea. Gogorrak, osasuntsuak. Ze uste dok pa, guri irabaztia? Gu artua ta esnia janda azittako umiak gaittuk, e. 3. artó. (c). Artobero, kokolo.   Zafio. Ixildu ari, artó./ Kendu ari ortik, artó. Bokatibo gisa bakarrik. Azentua azkenean.