Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
artáre
artílle
artáre, artária. (b). izena. Area. Au da artarian atzekaldekue, emen sartzen da egur bat. Bix. Sin. áre.
artásoo, artásoua. (b). izena. ARTÁSOLO (UB., LEIN.). Artasoroa.   Maizal. Ormatxorixak dabitz artasouan.
artátxiki, artátxikixa. (d). izena. . Panicum miliaceum. Mijo. Artoa Ameriketatik ekarri aurretik, arto mijoari esaten zitzaion. Gero, Ameriketatik ekarritakoa nagusitu zen eta izena ere bereganatu zuen. Orduan, artatxiki edo artaxee hitzak asmatu ziren mijoari deitzeko. Egia esan, gaur ia ezezaguna da landare hau gure artean, eta izena baserritar ilustratu samar batzuek bakarrik ezagutzen dute.
artatxóri, artatxoríxa. (b). izena. Hormatxoria.   Gorrión. Sin. gorrillóta, ormatxóri.
ártaxee, ártaxeia. (d). izena. Mijo. Ik. artátxiki.
artázi, artázixak. (a). izena. ARTATI. Guraizeak.   Tijeras. Lagaidazu artazixak. Sin. gúraiza.
artázuriketa, artázuriketia. ARTAZURITZE. Artoa zuritze lana. Ik. artózuritze.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. árte, artía. (c). izena. . Quercus ilex. Encina. Klima mediterraneoko zuhaitz tipikoa, Euskal Herrian, Kantauri isurialdean, batik bat, oso ugaria ez dena, kostaldeko leku karstikoetan izan ezik. Oso lodi eta itzaltsuak ikus daitezke, baina baita zuhaixkak ere arte-txaretan. Bere ezkurra oso estimatua dute txerriek. Etxegintzan, kaballuak (zur okerrak) egiteko erabili izan da. Ik. arte-txára.
2. arte. (a). posposizioa. Hasta. Biar arte./ Lagunduko dotsut kalera arte. arteraiño. (c). ARTERARTE. Ordurarte. Arteraiño pozik bizi zan./ Etzeban arterarte olakorik pentsatzen. arteraiñoko, arteraiñokua(k). (c). ARTERARTEKO, ARTERARTEKUA(K). Ordura artekoak. Arteraraiñokuak barkatu notsan baiña gerokuak ez.
3. árte, ártia. (a). izena. Arte, maña, habilidad. Egundoko artia dauka aixkoran. ártia artu. (c). esapidea. ÁRTIA BILLAU. Eskua hartu.   Coger el truco. Manixaz beteta dago ta familixa guztia arteik artu ezindda dabill./ Da berrogetabi-iru urtian eon ni bai biberista, eta fan dan urtera artian eztotsat artu lurrari arterikan. Juantxo./ Orri artia billau bie jako. Arapuak eukitzen dau beta, eta erreminttia sartzen bozu betan beren aldera, orduan pitzatu eitten da. Juantxo.
Artékale, Artékalia. (a). toponimoa. Bergarako kalea. "Artekalian" bizi da, esaten da gehiago "Artekalen" baino. Gauza bera esan daiteke Barrenkale eta Goenkalez.
artésne, artesnía. (c). izena. ARDI-ÉSNE. Ardiaren esnea.   Leche de oveja. Artesnia ezta pagatzen balio dabena./ Erosizu artesnia gatzatua eitteko.
artétsu, artetsúa. (b). adjektiboa. Trebea, abila.   Hábil, mañoso, -a. Tomas artetsua da sega-pikatzen. Esku-lanetan, bereziki. Sin. eskutsu, artista.
arte-txára, arte-txaría. (c). izena. ARTA-TXARA. Jaral de encinas, carrascal. Ik. txára.
artez-artez. adberbioa. (Eibar) Lau-lau. Beizuko Zabaletik aurrera, artez-artez, edo lau-lau Elgetara. (AAG Eibes).
ártian. 1. ártian. (a). posposizioa. Artean.   Entre. Bixon artian jangou./ Kotxe artian ibilli biar izaten die karreristak. Arteko, artetik, artera, arteraiño, etab. 2. ártian. (a). juntagailua. Artean, hala ere.   Todavía, aun así. Amabost eguneko jaixak dauzka ta artian be kejau eitten da. Artian edo artian be.
artíkulu fedézko, artíkulu fedezkúa. (d). izena. Artículo de fe.