Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
orika. ORIKARA, ORISTA, ORIXKA. Ik. oríxka.
oríttu. (b). da-du aditza. Hori kolorea hartu edo eman.   Amarillear. Hablando de personas, coger mal color. Okanak oritzen dienian jaten die./ Gaixua sartu jakonian belaxe orittu zan.
óritz, orítza. (c). izena. Behiak txahala egin berrian ematen duen lehenengo esnea.   Calostro. Txala garbitzeko dala ona esaten dabe, inportantia izaten dala oritza eratia txalak. Klem. Beste abereena ere bai.
oríxka, orixkía. (b). adjektiboa. ORÍKA, ORIKARA, ORISTA. Amarillento, tirando a amarillo. Mondrauen etxakixat pa ori-orixai esaten jauen ala orikiai esaten jauen be larua. Klem. Ik. láru, laruka.
orkátilla, orkátillia. (b). izena. Tobillo. Orkatillia okertu jat zuluan sartuta.
orko izena. ANGO IZENA. "Asko." Orko jendia!/ Ango umia!/ Ango xilixua ta negarra! Udan bakaziñotan desgrazia uari. Ango jun biarra, ango ibilli biarra...” (Lar Antz).
ór kónpon!. (b). interjekzioa. OR KÓNPON MARIANTON!. Ahí te las arregles! Gero eurixa eitten badau, or konpon, nik etzaittut tapauko. Sin. allákuidaos!.
órma, ormía. (b). izena. Muro, pared. Orma gaiñian jarritta pasatzen dau atsaldia. Jeneralean orma "muro" da eta pareta "pared", baina inoiz nahasian ere entzun daitezke. Zera dio Don.k. Iñoiz esaten da neurri bat danian, etxe batek e, "etxe zabala dok aura, bai orma-barruak onenbeste metro kuadrau jauzkak". Don. Leintz aldean orma erabiltzen da beti. Ik. arri tta orma ibili, paréta, soórma. orma bixak jo. esapidea. Ik. pareta bixak jo.
orma bédar, orma bedárra. (d). izena. . Parietaria. Ik. pareta bédar.
© Migel Mari Elosegi
ormatxóri, ormatxoríxa. (b). izena. Gorrión. Sin. artatxóri, gorrillóta.
órpo.
© Jaione Isazelaia
1. orpo, orpúa. (a). izena. Talón. Orpoko miñez nabill.
2. orpo, orpúa. (d). izena. Arbola eta landareen oina, ipurdia.   Pie o base de plantas y árboles. Larrosa orpuan trabau ta muturrez aurrera jausi nitzan. 3. orpo, orpúa. (d). izena. Fruta arbola unitatea. Gure sagastixan berrogei sagar-orpotik gora egongo da . SAGAR-ORPO eta gipuzkerako SAGAR-ONDO gauza bera dira. Ia bakarrik kopurua adierazterakoan, edo arbola-oina seinalatzerakoan esaten da. Bestela sagar-arbola, piku-arbola... eta normalean sagarra, pikua, keixia... soilik. Ik. maats-órpo.
orpoázur, orpoazúrra. izena. Cacáneo.
orpojoka, orpojokia. ORPOOTS, -A. Ik. ankajóku.
órra. (a). adberbioa. Ahí. Laster goiaz orra. etortzen banok orra!. (c). esapidea. Como vaya ahí!. Mehatxu doinuan esan ohi da. Ik. etorri.