Hiztegia
arrézkero. (b). adberbioa. ARREZKEROKAN. Ordutik. Desde entonces. Beiñ asarrealdi gogor bat izan giñuan da arrezkero ezka aixkiratu.
Azen.: árrezkero ere bai. Ik. ordú ezkero, ordútik.
árri. 1. arri, arríxa. (a). izena. Piedra. Ik. arri-kóskor. Arríxak eztauka begirik. (c). esaera. Hau esan ohi da norbaitek norbaiti harria jaurtitzen dionean, harriak elkarri botatzeak duen arriskuaz ohartarazteko. arri tta orma ibili. (c). esapidea. Gogor, osasuntsu ibili. Aspaldixan arri tta orma najabik.
2. arri, arríxa. (b). izena. Pedrisco. Arrixak ortu guztia apurtu dau. Sin. arriabar (Eib.). Sin. arríabar. arrixa eiñ. (b). Harri zaparrada egin. Joan dan zapatuan Elgetan arrixa eiñ i zeban.
3. arri, arríxa. (c). izena. Zorrozteko, ehoteko edo beste eginkizun batzuetarako erabiltzen diren harriei arri, besterik gabe, esaten zaie askotan, eta ulertzen da testuinguruan. Jakina, hauek badute gehienetan bere izen berezia. Llámase genéricamente a muchos objetos de piedra que normalmente además tienen su nombre específico. Kutxilluak arrixan pasau biako die./ Arrixa gastau jako txiskeruai. Ik. arraitz, erpíllarri, ségarri, txiskero-arri, zorróztarri. errótarri, errótarrixa. (b). izena. Muela de molino.
4. arri, arríxa. (d). izena. Lehengo etxetan egon ohi den harrizko fregadera. Fregadera de piedra de las cocinas antiguas. Goiz guztia ontzi garbitzen jardun dot arrixan. Gaur egun fregadera.
arrikua eiñ. (d). Ontziak garbitu. Gaur ia galdua. Ontzixak garbittu esan ohi da.
arriábar. 1. arriabar, arriabárra. (d). izena. Harrabotsa, zarata handia. Estrépito, escándalo. Azelakotxe arriabarra erabilli daben igeltseruak etxeko paretak botatzen. Klem.
2. arríabar, arríabarra. (d). izena. (Eibar) Pedrisco. Arriabarra dator Elosu aldetik. Sin. arri. 3. arríabar, arríabarra. (d). izena. (Eibar) "Adversidad, ruina. Arriabarra galanta badatorkigu zuk eiñ dozunagaz.