Hiztegia
arráutza-górringo, arráutza-górringua. (a). izena. Yema de huevo. Azen.: árrautza-... ere bai. Sin. górringo.
arráutza-irákiñ, arráutza-irákiña. (c). izena. Ur berotan apurtxo bat bakarrik edukitako arrautza. Huevo pasado por agua. Dozenerdi arrautza-irakiñ ein zittuan zurrut. Azen.: árrautza-... ere bai.
arráutzaústel, arráutzaustéla. (b). izena. Huevo podrido. arráutzaustel usáiñ, arráutza-ustel usáiña. (c). Uratsaren usaina. Dícese del olor de las aguas sulfurosas. Au dok arrautzaustel usaiña; alako itturrin bat egongok emen nunbaitten. Ik. uráts.
arráutzetako. 1. arráutzetako, arráutzetakua. (c). izena. Barrabiletako kolpea. Kriston arrautzetakua emon jostan baloiakin. Sin. pótrotako. 2. arráutzetako, arráutzetakua. (c). izena. Porrota negozioetan, politikan, etab. Sin. pótrotako.
arrazóe, -i, arrazóia. (a). izena. ERREZÓE (OS.). Razón. Eztakitt bixotatik zeiñek daukan arrazoia./ Nik eztot ezautzen... Gauza batzutan ondo plantatze i zan errezoietan-da, baiña faillaua. Hil.
errezoietan plantau. (d). esapidea. Arrazoitzeko gauza izan. Ik. errezoi-ko adibidea Ik. arrazóe, -i.
árre!. (a). interjekzioa. Astoa astintzeko esaten den hitza. Voz con la que se acucia al burro. Arre astua! . Ant. íso!. Bakoitzak bere astuai arre. esaera. Bakoitzak bere gauzak aurrera eraman. . arre edo iso egin. (c). esapidea. Zirt edo zart egin. Arre edo iso eitteko sasoia dozu zuk pe.
arre-arre ibili. esapidea. (haur hizkera.) Asto edo zaldi gainean ibili.
arrebaérdi, arrebaerdíxa. (c). izena. Guraso bat desberdina duen arreba. Hermanastra (de hermano). Esan bi hitzetan ere bai: arréba erdíxa.
arrébato, arrébatua. (d). izena. ARRÉBATU. Zakarraldia, beroaldia. Arrebato. Lelengo arrebatuan eskuan zeukan bringiakin jo juan buruan. Klem./ Eurixa grazia ederrian ein dau, beste arrebatu aren aldian beste gauza bat da au.
arrebatzako, arrebatzakua. (d). izena. Arreba ordekoa. Arrebatzakua eban baiña bere odolekua beste gura eban. (Etxba Eib)
arréburroka. (a). adberbioa. Batak bestea bizkarrean hartuta ibiltzean datzan haur jolasa. Juego que consiste en transportar a la espalda a alguien. Guazen arreburroka ibiltzera.
arréglau. 1. arréglau. (a). du aditza. Konpondu. Arreglar. Bizikletia arreglatzera eruan dot. Sin. konpondu. 2. arréglau. (a). da aditza. Moldatu. Arreglarse, apañarse. Zu trankill; bakarrik arreglauko naiz./ Eztie arreglau diru asuntuak. Sin. jirau, moldau, konpondu.
arréglu, arreglúa. (b). izena. Konponketa. Arreglo. Eruan dot autua, ta esan doste arreglu txarra daukala./ Arreglu batera ailegau biakou, bestela Ik. konpónketa.