Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
arrapátzaille, arrapátzaillia. (c). adjektiboa. (Eibar) "Acaparador, ambicioso. Dana arrapau biarreko arrapatzaillia zanetik, biar baiño len ill zan."
arrápau. 1. arrápau. (a). du aditza. Lapurtu.   Robar. Lapurrak beixa arrapau doskue. 2. arrápau. (a). du aditza. Zerbait ehizatu edo arrantzatu.   Pescar o cazar. Erbi bat eta bi oillagor arrapau nittuan. Erdararen eraginez «amorraiña artu dot» eta horrelakoak gero eta gehiago entzun daitezke. 3. arrápau. (a). du aditza. Coger, atrapar, alcanzar, echar mano a uno que huye. Arrapatzen bazaittut ikusikozu./ Autuak arrapauta grabe dago. arrapaik ori!. (c). esapidea. Zerbaitetan gora egin duenagatik esan ohi da. Iru makina zarrekin asi zuan atai baten eta oiñ ikusi zelako fabrika alia daukan. Arrapaik ori! arrapar y pasar. (c). esapidea. Norbait harrapatu eta pasatu (karrera batean, adibidez) egiten denean esan ohi den esapidea. Ormaiztegiko txakurrana egin jotsak: arrapar y pasar. Esaldia osorik entzun izan da. Ez dakit nondik norakoa izango den Ormaiztegiko txakur hori. arrapatzen. (Eibar) Haur jolasa. "A pillar." (SB Eibetno). 4. arrápau. (a). du aditza. Gaixotasuna bereganatu. Katarro demasa arrapau najuan./ Gaitz txarren bat arrapau juan Afrikan egon zanian, itxuria.
arrára. 1. arrára, arraría. (c). izena. Euri zaparrada labur eta gozoa.   Chaparrón corto y suave. Arraratxo bat ederki letorkixue landarei. Euri-arrara ere bai. Sin. arrastara. 2. arrára, arraría. (c). izena. Zirrara.   Estremecimiento. Gorputza ikustiak demaseko arraria ein zostan. Ik. zarrára. 3. arrara, arrarie. izena. (Aramaio) Gizonezkoen isurtzea.   Corrida, eyaculación.
arraska. 1. arraska, arraskia. (d). izena. (Oñati) "Abrevadero, lavadero, fregadera, etc., de piedra." (Izag Oñ). 2. arraska, arraskia. (Eibar) "Ore-maixa garbitzeko burdiñia." (SB Eibetno).
arráskau. (a). da-du aditza. Rascar(se). Ezizu arraskau granua.
árraspa, árraspia. (c). ARRASPA LATZ, LIMA-ARRASPA. Formadun piezak egiteko erabiltzen den lima.   Escofina, raspa, lima de carpintero.
arraspára, arrasparía. (b). izena. Rasponazo, rasguño. Miñ aundirik eztot artu, belaunian arraspara batzuk bakarrik.
arráspau. (b). du aditza. Raspar. Atiak pintau aurretik ondo arraspau bia die.
arrastara. 1. arrastara, arrastaría. (d). izena. Traktorearekin labrantzan egiten den luze bakoitza, sega-kolpe bakoitza, eta horrelakoak.   Se dice de cada largo en la labranza, de cada golpe de guadaña, etc. Traktoriakin arrastaratxo bat egin biot azenaixia sartzeko./ Arrastara bakoitzian metro erdi jun dok (segaz). Don./ Zuk ate bat armatzen ziñuanian, arrastaran batzuk, nunbaitten ikutun batzuk emon biar izeten zan. Martin. 2. arrastara, arrastaría. (c). izena. Euri zaparrada labur eta gozoa.   Chaparrón corto y suave. Gaur atsaldian pare bat arrastara oso polittak eittu. Sin. arrára. 3. arrastara, arrastaría. (c). izena. Txizaldia. Ik. txixa-arrastara. Ik. txixa-arrára.
arrástau. 1. arrástau, arrastáua. (c). adjektiboa. Gaixo itxura duten pertsonengatik esan ohi da, itxura eskasa hartuaz doazenengatik.   Dícese de las personas muy desmejoradas. Joxe ikusi dot gaur eta ondo arrastaua dago gizajua. 2. arrástau, arrastáua. (d). izena. Astindua. Masajistiak egundoko arrastaua emon dost./ Arrastau ederra emon jat ortuai atxurrakin.
arrástel, arrastéla. (d). izena. Errekako arrantza sarea. Sin. sare.
© Jaione Isazelaia
arrástillo, arrástillua. (c). izena. Arrastelua. Burdinazko eskuare txikia.   Rastrillo. Perrejilla, azenaixak eta olakuak eraitteko arrastilluakin leuntzen da lur gaiña.
1. árrasto, árrastua. (b). izena. Aztarna, lorratza.   Huella, vestigio, traza. Txakurra erbi arrastuai segika dabill./ Diruak artuta ies ein zeban, da eztago arrezkero aren arrastoik. Ik. ankámarka, aztárren, lórratz. árrastotik urten. (c). esapidea. Bide zuzenetik irten. arrastua artu. (c). da-du aditza. Aztarna edo lorratza bilatu. Erbi-arrastua artu eta iru orduan segika jardun giñuan. arrastuan ibili. (c). esapidea. Zuzen ibili. árrastuan sartu. 1. arrastuan sartu. (c). Ildoan sartu goldea edo beste edozein laborantza tresna. 2. arrastuan sartu. (c). esapidea. Bide zuzenean sartu. Gure mutil gazte au kostako jaku arrastuan sartzia, gaizki oittuta dago ta.
arrasto. 1. árrasto, árrastua. (b). izena. Aztarna, lorratza.   Huella, vestigio, traza. Txakurra erbi arrastuai segika dabill./ Diruak artuta ies ein zeban, da eztago arrezkero aren arrastoik. Ik. ankámarka, aztárren, lórratz. árrastotik urten. (c). esapidea. Bide zuzenetik irten. arrastua artu. (c). da-du aditza. Aztarna edo lorratza bilatu. Erbi-arrastua artu eta iru orduan segika jardun giñuan. arrastuan ibili. (c). esapidea. Zuzen ibili. árrastuan sartu. 1. arrastuan sartu. (c). Ildoan sartu goldea edo beste edozein laborantza tresna. 2. arrastuan sartu. (c). esapidea. Bide zuzenean sartu. Gure mutil gazte au kostako jaku arrastuan sartzia, gaizki oittuta dago ta. 2. árrasto, árrastua. (c). izena. Karta-jokoan "triunfoa".   En el juego de cartas el "triunfo". Bastua dok arrastua. Triunfoarekin hasten bada, arrasto! esanez bota ohi da karta. Jokoan zehar triunfoa esan ohi da gehiago.
© Gorka Ortega
arratára, arrataría. (b). izena. ARRATADA. Desgarrón en la ropa, siete. Alanbrian katiau ta arrataria ein jat ipurdixan. Sin. arrakalada. Ik. tarrát!.