Hiztegia
arráma-ázur, arráma-ázurra. (d). izena. Hueso trasversal de la cadera de vacuno. Arrama-azurra esate jakok goiko trabesekuai, ta an juten dok aren puntan ori bola ori sartuta, arrama-azurrian ijeria; ijeria dok berakua, atzeko anketan. Aurrian “besapalia” esaten jakok. Don.
Ik. ijera, mókor.
arrámarra, arrámarria. (d). izena. (eufemismoa.) ZARRAMARRA. Haserretutakoan egiten den eztabaida. Discusión. Guk geuk ezkiñuan sekula “i” usau bez (hiketan egin andra-gizonen artean). Guk pe itten giñuzen arramarrak, berrogeta amabost urtian alkarrekin bizi izen giñan, berrogeta amabost urte, batian aixkire ta bestian asarre, baiña “"i"” sekula bez. Ben.
arramatada, arramatadia. "Ofensiva, ataque. Gure txakurrak txakur haundi bat ikusittakuan lehelengo arramatadia ein, eta gero arek frente emoten baetsan, ezkutau." (SB Eibetno).
arramill, arrámilla. (d). izena. (Oñati) "Piedra suelta que se precipita por una pendiente." (Izag Oñ). Ik. amíll.
árran, arrána. (c). izena. Ardi-ezkila, intxarria baino handiagoa eta dunba baino txikiagoa. Cencerro de oveja. Ardixen arran-otsa entzuten da. Enrike Enrike artzainak dio lehen intxarri bakarrik erabili ohi zela, baina arran esaten ikasi dutela. Baita arranbittarte eta arrantxiki ere. Geuk pe oiñ bixetara esaten dotseu. Len intxarrixak esaten gontsana oiñ e arranak, arranbittartiak pe esaten dotseu e orrei erdikuoi, arranbittartiak, arrantxikixak... Ik. dúnba, íntxarri. arrana euki. esapidea. (Oñati) Ahots indartsua eta desatsegina izan. Orrek dauka arrana! arranak jotia. esapidea. (Leintz) Antzinako ohitura: ezkonberriak ohera erretiratzen zirenean, «lagunek» etxe aurrean ematen zuten kontzertua, arranak, lapikoak eta abar astinduz. Ik. zenzerráda.
arranak jotia. esapidea. (Leintz) Antzinako ohitura: ezkonberriak ohera erretiratzen zirenean, «lagunek» etxe aurrean ematen zuten kontzertua, arranak, lapikoak eta abar astinduz. Ik. zenzerráda.
arrandei, arrandeixa. (c). izena. ARRAINDI (EIB.). Arraindegia. Pescadería. Gure denporan zan bat arraindi-kalia. Urte asko arraindixa amendik aldatu zana. (Etxba Eib).
árranke. 1. árranke, árrankia. (a). izena. Arranque. Kotxiak izurrauta dauka arrankia. 2. árranke, árrankia. (c). Ganora zentzuan darabilte adinekoek. Arranque, garbo.
Arranke puxkat, mutil, bestela etxuau sekula akabauko eta./ Neska orrek dauka arrankia...
arránopola!. (d). interjekzioa. Arraioa! Umeei batik bat esan ohi zitzaien espresioa, haserre antzean. Expresión de reprimenda, enfado (suave) similar a un "mecachis!". Arranopola! zeiñek busti dau lurra?/ Baiña, baiña, erropa guztiak lurrian, arranopola!. Gaur oso galdua, adinekoek ondo gogoan badute ere. Ik. arráixuak ezpaittuan!, arráixo!. arráno polatúa!. (d). Arránopola eta arráno polatúa, biak entzun ohi zituela dio gure amak, zentzu berdinarekin. Erreparatu azentuan.
arránpalo. 1. arránpalo, arránpalua. (d). adjektiboa. Demontrea, demonioa.
Baldekara esnia bota jostak. Txal arranpalua! Gutxi entzuna. 2. arránpalo, arránpalua. (d). adjektiboa. (Oñati) "Que divulga los defectos que sorprende, difamador. Es más que agozabal." (Izag Oñ).
arrantxéro, arrantxerúa. (c). izena. Arrantxoa prestatzen duena. Basoan lanean jarduterakoan, soldaduskan, etab. Ranchero, el que cocina el rancho. Ikazgiñan genbitzenian nere anaiak eitte juan arrantxero.
árrantxo, -u, árrantxua. (c). izena. Basoan gizon-taldea lanean aritzean, soldaduxkan, eta halako lekuetan prestatzen den otordua. Rancho. Soldaduxkan gutxittan joaten giñuztan arrantxua jatera.
arrántza. (b). du izena. Astoaren orroa. Baita, negar zaratatsuak. Rebuzno. También los llantos fuertes. Zuen astuan arrantzak guretik entzuten die. ARRÁNTZA EI