Hiztegia
arrántzaka. (b). adberbioa. Rebuznando, llorando clamorosamente. Aura zuan kuadrua: ume guztiak batera arrantzaka. astua arrantzaka baiño gaizkixao kantatzen dok. esapidea. Oso gaizki kantatzen dok. Inoiz entzun ohi den esaldia.
arrápataka. ARRÁPAZTAKA. 1. arrápataka. (b). adberbioa. ARRÁPATAZKA. Presaka. Apresuradamente, atropelladamente. Berandu jaiki naiz eta gero goiz guztia arrapataka. Ik. príxaka. 2. arrápataka, arrápatakia. (b). izena. ARRÁPAZTAKA. Prisa, apresuramiento. Bakaziño bezperan aura zan prixia, arrapatakia ta zarraparria.
arrapátzaille, arrapátzaillia. (c). adjektiboa. (Eibar) "Acaparador, ambicioso. Dana arrapau biarreko arrapatzaillia zanetik, biar baiño len ill zan."
arrápau. 1. arrápau. (a). du aditza. Lapurtu. Robar. Lapurrak beixa arrapau doskue. 2. arrápau. (a). du aditza. Zerbait ehizatu edo arrantzatu. Pescar o cazar. Erbi bat eta bi oillagor arrapau nittuan.
Erdararen eraginez «amorraiña artu dot» eta horrelakoak gero eta gehiago entzun daitezke. 3. arrápau. (a). du aditza. Coger, atrapar, alcanzar, echar mano a uno que huye. Arrapatzen bazaittut ikusikozu./ Autuak arrapauta grabe dago. arrapaik ori!. (c). esapidea. Zerbaitetan gora egin duenagatik esan ohi da.
Iru makina zarrekin asi zuan atai baten eta oiñ ikusi zelako fabrika alia daukan. Arrapaik ori! arrapar y pasar. (c). esapidea. Norbait harrapatu eta pasatu (karrera batean, adibidez) egiten denean esan ohi den esapidea. Ormaiztegiko txakurrana egin jotsak: arrapar y pasar. Esaldia osorik entzun izan da. Ez dakit nondik norakoa izango den Ormaiztegiko txakur hori.
arrapatzen. (Eibar) Haur jolasa. "A pillar." (SB Eibetno).
4. arrápau. (a). du aditza. Gaixotasuna bereganatu. Katarro demasa arrapau najuan./ Gaitz txarren bat arrapau juan Afrikan egon zanian, itxuria.