Hiztegia
arkume, arkumia. izena. Cordero. Billotx erabiltzen da Bergaran, baina berba-jolas bitxi honetan agertzen da gipuzkerazko arkume. Bertan arkumea gertatzeko errezeta interesgarria ematen da: Arkumia ekarri dutela, nola gertatu eztakitela, koiperakin tarteran, perrejill saltsa, kipulorum kipulorum, per omnia sekula sekulorum, amen. Klem.
árkupe, árkupia(k). izena. Soportal, Espacio debajo del arco. Por antonomasia, los soportales del Seminario y del Ayuntamiento.
Arkupetan etxoingotsut. Pluralean gehienbat. Bakarra denean, singularrean. Elgetako arkupian aize ederra egongo da.
árlandu, árlandua. (c). izena. Harri landua. Piedra labrada, de sillería. Etxe orrek arlandu ikusgarrixak dauzka.
arláta, arlatía. (d). izena. Teilatu ertzetako lata, alde batetik lodiagoa dena teilari eusteko. Arlataren neurriak honako hauek ei dira: zabalean hamar eta sendoan alde batean bost eta bestean bi. Alde mehea da latarekin bat egiten duena, eta bostekoa kanpo aldera jartzen dena.
Ik. lata.
arlósa, arlosía. (c). izena. Harlauza. Losa de piedra. Etxeaurria dotore ipiñi dabe arlosa gorrixekin. Sin. arlázta, losa.
arlóte, arlotía. (b). adjektiboa. Nagia, narrasa, ganora gutxikoa. Vagabundo, -a, desarrapado, -a. I beziñ persona arloteik etxuat sekula ikusi.
arlotekeríxa, arlotekerixía. (b). izena. Nagikeria, narraskeria, ganorabakokeria. Dejadez, falta de fundamento. Baneukan makiña bat zeregiñ, baiña arlotekerixan pasau dot uda guztia.
armáarri, armáarrixa. (d). izena. Escudo. Leengo etxejaunen (etxejauna esate jakuen), da etxejaunen etxiak, torriak, armaarrixakin-da. Don.
armagintza, armagintzia. (b). izena. Arma-industria. Armagintzia Eibarren antxiñako lanbidia. (Etxba Eib).
Sin. armeríxa.
armagiñ, armagíña. (b). izena. (Eibar) Armagintzan diharduen bihargina. Armero. Naixago armagiñ izatia, basarriko baiño./ Armagiñak asko ziran len Eibarren. (Etxba Eib).
armáilla, armáillia. (b). izena. Harrizko maila. Peldaño de piedra. Zazpigarren pisura igotzeko berreun armailla igo bia die. Ik. máilla.
armaixo aundi, armaixo aundíxa. (d). izena. Arropa zintzilik edukitzeko moduko armarioa. Ik. errópa-ármaixo.
armazóe, -oi, armazóia. (c). izena. Edozein gauzaren egitura. Armazón. Armazoia ifintzen da enkolauta; gero ia kolokau eitten da, bisagriakin eta kolokatzen da markuan. Sebas. Donatorentzat, adibidez, etxearena eskeletua da; armazoia erremintentzat erabiltzen du gehiago. Sin. eskéleto, zúraje. Ik. etxe.
armeríxa, armeríxia. (a). izena. (Eibar) Armagintza.
Asko ziran baserrittik etortzen ziranak armerixara. (Etxba Eib). Sin. armagintza.
armoníxa, armonixía. (c). izena. "Armonixan egon" esapidean erabilia batik bat. Ikusiko dugunez, armonixa ona edo txarra izan daiteke. Giro, lagunarte, barne-egoera, ona edo txarra, alegia, baina armonixan egon beti da urduri eta tenple txarrez egotea. Armonía. Usado casi exclusivamente en los siguientes modismos.
armonixán egon, pasau. (c). esapidea. Arduratan egon, urduri egon; zerbaiten zain, batik bat. Estar nervioso, normalmente a la espera de algo. Alabia falta zan, da gau guztia armonixan egon naiz (edo pasau dot).
Ik. ardurátan egon. armoníxa ederrían, onían egon, pasau, bizi. (c). esapidea. ONÍAN. Giro onian, lagunarte ederrez.
Eskursiñuan izan ga. Armonixa ederrian pasau dou eguna./ Alkarrekin armonixa txarrian bizitzia baiño obe bakarrik. Baita armonixa txarrian. Alkarrekin armonixa txarrian bizitzia baiño obe bakarrik.