Hiztegia
argáldu. (c). da-du aditza. Flakatu. Adelgazar. Asko argaldu aiz aspaldixan. Uste dugu ondorengoa ere (du ad.) entzun daitekeela: Eztakizu zenbat argaldu daben Irenek. Flakatu gehiago erabiltzen da. Sin. flakátu.
argáluna, argálunia. (d). izena. (Eibar) "Punto débil, punto flaco. Danok daukagu geure argalunia nunbaitten eta zuk aguan. Sin. bigúnuna.
árgi. 1. argi, argíxa. (a). izena. Luz. árgi égon. (a). da aditza. Eguna zabalduta egon. Gaur, goizeko bostetarako argi zeuan. árgi eiñ. (a). du aditza. Alumbrar. Argi eidazu linterniakin./ Bonbilla onek eztau argirik eitten. Ik. argittu. argixa bota. (d). du aditza. Argia piztu. Hona hemen gure txikitako pasadizo bat, betiko gogoan geratu zitzaiguna: Andramaixetan bazetorren gabaz Elgetatik baserrirutz Sagastitxo zarra, atxur dezentiakin, da sasi artera jausi zan. Orduan diarka asi zan: “Maria! bota argixa!”.
Oso adinekoek bakarrik. argixa sartu. (c). du aditza. Argia, instalazio elektrikoa jarri. Gerra aurretxuan sartu zan argixa basarri askotan. argiz. (d). izena. A la luz del día.
Ik. egun argiz. 2. argi, argíxa. (a). adjektiboa. Azkarra. Inteligente, espabilado, -a.
Oso seme-alaba argixak dauzkazu. 3. árgi!. (b). interjekzioa. Erne, kontuz. Atento. Mutillak, argi! Nik iru kontautakuan asiko da karreria. Ezer eztauan lekuan eskuak garbi, dagon lekuan begixak argi. (d). esaera. árgi égon. (b). esapidea. Erne egon. Zuen txakurra ni jaikitzen naizenerako argi egoten da. Sin. zoli egon, erne egon. árgi ibílli. (b). esapidea. Arretaz ibili. Andar con cuidado. Argi ibili mendixan, izotza ein ddau ta./ Italiara bazoiazte argi ibili lapurrekin. Elkarrizketan erantzun gisa ere erabili ohi da, besteari arrazoi emanez bezala. —Baietz aurten Zarrabeitiak irabazi. —Ba... argi ibilli. (Bigarren erabilera honen antza du, guztiz berdina ez bada ere).
Ik. lárri ibílli. argi-argi. (c). esapidea. Erdi mozkortuta. Gaberako erdi txilibrizkauta, erbixa beziñ argi. esapidea. Oso argi, zoli. Gu Antiguan jarritta eote giñan, da serenua erbixa bezela, argi, etortze zan. (Lar Antz).
4. argi, argíxa. (a). adjektiboa. Claro, -a, tratándose sobre todo del color. Jertse argi bat zaroian. argi egon. (a). esapidea. Bistan egon, nabarmena izan. Estar claro. Argi dago gizurretan dabillena./ Argi zeuan ze nai zeban. argi eta garbi. (b). esapidea. Clarísimo. Argi eta garbi esan notsan. 5. argi, argíxa. (c). adjektiboa. Paraje ageri eta eguzki-begiez esaten da. Dícese de los parajes soleados.
Elusuko Norde-auzua paraje argixa da izan, aldapatsua izatia eze./ Zuen etxia toki argixauan dago guria baiño. 6. argi, argíxa. (d). adjektiboa. Janariari gatza, piperra, ozpina, alkohola edo beste edozein bizigarri asko botatzen bazaio prestatzeko orduan, argixa dagola esan ohi da gero. Dícese de la comida que ha sido aderezada con mucha sal, pimienta, vinagre, alcohol, etc. Mazedonia argi-argixa dago. Zer, Cointreau botillia jausi jatzu ala?/ Ensaladia argi samarra dago, baiña ez jan ezinddakua./ Ara, don Karlos; nik e gauza argixa jateko gogua eukitzen dot. (SM Ezten).
argídun, argidúna. (d). izena. Lehenago argindar kableak eta etxeko aberiak konpontzen zituen langilea. Empleado Argiduna datorrenian esan bia jako enplame orri begiratzeko.
argi-eragin. aditza. (Eibar) "Baiñu galbano-plastikuan ondoren piezeri brist-eragitteko akabatzaillien eragiketia. Abrillantar." (SB Eibetno).
argimútill, argimutílla. (d). izena. Kurtzeluari (kriseilua) eusteko hiru hankako zutikoa. Ontaiko argimutilla, ola lau kuadroko ipurdiakin, ziri bat, ola gantxuakin, da an gantxua sartu, ola aua zabalik, mordazian moduan... Hil./ Artua zurittuaz jolasa. Ipuiñak kontau, argimutilla bota ipurdiaz gora ta, atzamarka ibilli tta (barreak). Don. Baita farolaren beste era bateko euskarria ere: Argimutilla esate gontxen; zer bat, ziri bat metro ta erdi bat ingurukua, urkilladun bat, eta an ipini farola. Mateo.
argínddar, arginddárra. (b). izena. Elektrizitatea. Electricidad. Arginddarra, adelantu demasa izan zan./ Arginddarra argi inddar, argi inddárra, bi hitzetan ere entzun daiteke. Sin. inddar.
argínddar póste, argínddar póstia. (c). izena. Poste de conducción eléctrica. Aiziak arginddar postia bota dau San Juanen.
árgintza, árgintzia. (c). izena. Argin ofizioa. El oficio de cantero, cantería. Euskaldun askok jarduten zeban argintzan Españan ziar.
argíoillar, argíoillarra. (c). izena. Upupa epops. Abubilla. Txoria. Ille tente-tentiak zauzkalako argioillarra esate zotsen bati.
argittáko, argittakúa. (b). izena. Argitarakoa. Meza-denboran batzen den limosna. Colecta que se recoge durante la misa. Eztot bota argittakoik, eneukan ezer eta. Zein santun argittarako bia dok ori?. (d). esaera. Para qué demonios quieres eso? argitta(kota)ráko lain bez izan. esapidea. Diru kopuru bati oso gutxi dela irizten diogunean esan ohi den esapidea. Locución que se usa cuando cierta cantidad de dinero se nos antoja poquísimo. Literalmente, ni para limosna de iglesia. Beno ama, emoidazu paga geixao, onekin eztaukat argittarako lain be ta./ Hotelian serbitzen ibili nitzanian enajonan argittakotarako lain be irabazten. argittakúa batu. (b). du aditza. Mezatan bandeja pasatu. Aurten geuri tokatzen jaku argittakua batzia. argittakúa bota. (b). du aditza. Bandejara dirua bota. Autsi, artuizu dirua argittakua botatzeko.
argittáko óntzi, argittáko ontzíxa. (c). izena. Meza denboran argitakoa biltzeko ontzia.
Sin. atábaka.
argittásun. 1. argittasun, argittasúna. (a). izena. Claridad. Zabaldu bentania argittasuna sartu deiñ. 2. argittasun, argittasúna. (b). izena. Explicación, información. Multia zerena dan preguntau jet, baiña eztoste argittasunik emon. Ik. garbittasun.
argíttu. 1. argittu. (a). du aditza. Eguna zabaldu. Aclarar el día. Neguan oso berandu argitzen dau eguna. 2. argittu. (a). da-du aditza. Aclarar, aclararse. Udan illia argittu eitte jako./ Ezta sekula argittu zein izan zan lapurra. 3. argittu. (c). du aditza. Bizitu. Espabilar, alegrar. Eran daigun pattar kopa bat barrua argitzeko./ Wiskixak asko argitzen dau mazedonia. 4. argittu. (c). du aditza. Argi egin. Alumbrar. Artu farola ta argittu baztar ortan. Testuinguru honetan argi eiñ erabiltzen da gehienetan.