Hiztegia
aré-ortz, aré-órtza. (a). izena. Arearen burnizko ziri edo hortza. Diente del "are".
Ariak ogei bat are-ortz eukitzeittu.
arétu. (c). du aditza. Goldatua areaz apurtu, area pasatu. Romper los surcos con el "are". Después de esta operación el terreno está listo para la siembra.
Lenengo lurra goldatu eitten da, gero aretu. Nai izan ezkero, gero esixa pasau leike lurra leunao geldittu deiñ. Sin. aria pasau. Ik. aréketa.
árgal, argála. (c). adjektiboa. Flakoa, mehea. Flaco, -a, delgado, -a, esmirriado, -a. Luzia ta argala da. Gutxi erabilia. Bere lekuan flako edo igar esan izan da.
fiua/ezpala baiño argalaua izan.. (c). esapidea. Oso argala izan.
argáldu. (c). da-du aditza. Flakatu. Adelgazar. Asko argaldu aiz aspaldixan. Uste dugu ondorengoa ere (du ad.) entzun daitekeela: Eztakizu zenbat argaldu daben Irenek. Flakatu gehiago erabiltzen da. Sin. flakátu.
argáluna, argálunia. (d). izena. (Eibar) "Punto débil, punto flaco. Danok daukagu geure argalunia nunbaitten eta zuk aguan. Sin. bigúnuna.
árgi. 1. argi, argíxa. (a). izena. Luz. árgi égon. (a). da aditza. Eguna zabalduta egon. Gaur, goizeko bostetarako argi zeuan. árgi eiñ. (a). du aditza. Alumbrar. Argi eidazu linterniakin./ Bonbilla onek eztau argirik eitten. Ik. argittu. argixa bota. (d). du aditza. Argia piztu. Hona hemen gure txikitako pasadizo bat, betiko gogoan geratu zitzaiguna: Andramaixetan bazetorren gabaz Elgetatik baserrirutz Sagastitxo zarra, atxur dezentiakin, da sasi artera jausi zan. Orduan diarka asi zan: “Maria! bota argixa!”.
Oso adinekoek bakarrik. argixa sartu. (c). du aditza. Argia, instalazio elektrikoa jarri. Gerra aurretxuan sartu zan argixa basarri askotan. argiz. (d). izena. A la luz del día.
Ik. egun argiz. 2. argi, argíxa. (a). adjektiboa. Azkarra. Inteligente, espabilado, -a.
Oso seme-alaba argixak dauzkazu. 3. árgi!. (b). interjekzioa. Erne, kontuz. Atento. Mutillak, argi! Nik iru kontautakuan asiko da karreria. Ezer eztauan lekuan eskuak garbi, dagon lekuan begixak argi. (d). esaera. árgi égon. (b). esapidea. Erne egon. Zuen txakurra ni jaikitzen naizenerako argi egoten da. Sin. zoli egon, erne egon. árgi ibílli. (b). esapidea. Arretaz ibili. Andar con cuidado. Argi ibili mendixan, izotza ein ddau ta./ Italiara bazoiazte argi ibili lapurrekin. Elkarrizketan erantzun gisa ere erabili ohi da, besteari arrazoi emanez bezala. —Baietz aurten Zarrabeitiak irabazi. —Ba... argi ibilli. (Bigarren erabilera honen antza du, guztiz berdina ez bada ere).
Ik. lárri ibílli. argi-argi. (c). esapidea. Erdi mozkortuta. Gaberako erdi txilibrizkauta, erbixa beziñ argi. esapidea. Oso argi, zoli. Gu Antiguan jarritta eote giñan, da serenua erbixa bezela, argi, etortze zan. (Lar Antz).
4. argi, argíxa. (a). adjektiboa. Claro, -a, tratándose sobre todo del color. Jertse argi bat zaroian. argi egon. (a). esapidea. Bistan egon, nabarmena izan. Estar claro. Argi dago gizurretan dabillena./ Argi zeuan ze nai zeban. argi eta garbi. (b). esapidea. Clarísimo. Argi eta garbi esan notsan. 5. argi, argíxa. (c). adjektiboa. Paraje ageri eta eguzki-begiez esaten da. Dícese de los parajes soleados.
Elusuko Norde-auzua paraje argixa da izan, aldapatsua izatia eze./ Zuen etxia toki argixauan dago guria baiño. 6. argi, argíxa. (d). adjektiboa. Janariari gatza, piperra, ozpina, alkohola edo beste edozein bizigarri asko botatzen bazaio prestatzeko orduan, argixa dagola esan ohi da gero. Dícese de la comida que ha sido aderezada con mucha sal, pimienta, vinagre, alcohol, etc. Mazedonia argi-argixa dago. Zer, Cointreau botillia jausi jatzu ala?/ Ensaladia argi samarra dago, baiña ez jan ezinddakua./ Ara, don Karlos; nik e gauza argixa jateko gogua eukitzen dot. (SM Ezten).
argídun, argidúna. (d). izena. Lehenago argindar kableak eta etxeko aberiak konpontzen zituen langilea. Empleado Argiduna datorrenian esan bia jako enplame orri begiratzeko.
argi-eragin. aditza. (Eibar) "Baiñu galbano-plastikuan ondoren piezeri brist-eragitteko akabatzaillien eragiketia. Abrillantar." (SB Eibetno).
argimútill, argimutílla. (d). izena. Kurtzeluari (kriseilua) eusteko hiru hankako zutikoa. Ontaiko argimutilla, ola lau kuadroko ipurdiakin, ziri bat, ola gantxuakin, da an gantxua sartu, ola aua zabalik, mordazian moduan... Hil./ Artua zurittuaz jolasa. Ipuiñak kontau, argimutilla bota ipurdiaz gora ta, atzamarka ibilli tta (barreak). Don. Baita farolaren beste era bateko euskarria ere: Argimutilla esate gontxen; zer bat, ziri bat metro ta erdi bat ingurukua, urkilladun bat, eta an ipini farola. Mateo.
argínddar, arginddárra. (b). izena. Elektrizitatea. Electricidad. Arginddarra, adelantu demasa izan zan./ Arginddarra argi inddar, argi inddárra, bi hitzetan ere entzun daiteke. Sin. inddar.
argínddar póste, argínddar póstia. (c). izena. Poste de conducción eléctrica. Aiziak arginddar postia bota dau San Juanen.
árgintza, árgintzia. (c). izena. Argin ofizioa. El oficio de cantero, cantería. Euskaldun askok jarduten zeban argintzan Españan ziar.