Hiztegia
ankajóku, ankajokúa. (c). izena. Lasterkaldia zerbaiti ihesi. Carrera apresurada, escapando de algo. Keixa lapurretan zebitzen mutikuak, eta ango ankajokua baserrittarra azaldu zanian. Sin. orpoots, orpojoka. ankajokuái émon. (c). esapidea. Aintxintxika ihes egin. Ertzaiñak agertu orduko ankajokuai emun gontsan.
ankálaru, ankálarua. (d). adjektiboa. Txanka mehea; hanka meheak dituena. Ankameia be bai tta ankalarua be bai. Txankameia be bai. Don. Ia galdua. Sin. txánkame, ánkamee. Ik. láru.
ankálatraba. 1. ankalatraba. (a). adberbioa. A horcajadas. Astuan gaiñian ankalatraba jarri tta kalera esne partitzera. 2. ankalatraba. (a). interjekzioa. Txorro-morroka jokoan, gainean dagoenak behekoari hanka tripapean sartzen badio, ankalatrába! oihu egiten da, eta goikoak galtzen du.