Hiztegia
aldíkona, aldíkonia. (d). adjektiboa. (despektiboa.) Aldakorra, aldiak, boladak dituen emakumea. Etzaittez geixegi fixau, aldikonia da aura ta.
aldista, aldistie. adjektiboa. (Aramaio) Alde batera nahiz bestera jarduten duen pertsona. Ik. aldikona
aldra, aldria. izena. (Eibar) ALDRADA. Lagun edo animalia talde handia, saldoa. Lentxuago pasau da egazti aldrada galanta. (AAG Eibes).
aldrébes. 1. aldrebes. (a). adberbioa. Oker, atzekoaz aurrera, alderantziz. Al revés, del revés. Gauza guztiak aldrebes esateittu./ Jertsia aldrebes jantzi dozu. aldrebésko aldéra. (a). Okerreko erara. Zeukan mozkorrakin, periodikua aldrebesko aldera artuta ziarduan leitzen./ Prakak aldrebesko aldera dauzkazu. Ik. itxúlikaldera. 2. aldrebes. (b). adberbioa. Deseroso; urruti edo konbinazio txarra dagoelako. A desmano.
Uberarrei oso aldrebes gelditzen jakuen Elgeta eta agaittik pasau zien Bergara. Sin. eróso. 3. aldrebes, aldrebesa. (b). adjektiboa. Baldarra, moldakaitza. Torpe. Berbetan ondo aldrebesa intzan txikittan./ Fubolian i baiño aldrebesagoik etxuat sekula ikusi. Sin. moldékaitz, baldar. astua atzeraka baiño aldrebesaua. (c). esapidea.
aldrebeskeríxa, aldrebeskerixía. (b). izena. Aldrebes baten ekintza. Torpeza, necedad, tontería. Aixkoriakin ogixa ebaitzen? Bueno bueno, oinddio aldrebeskerixa aundixauak ikusiko jittuau./ Aldrebeskerixaik ezizue esan.
aldrebéstu. (b). da-du aditza. Okertu, konplikatu, eta baita haserretu. Complicar(se), enfollonarse, y también, enfadarse. Gauzak bein aldrebesten asi ezkero, eztauke akaburik./ Uskerixa bategaittik aldrebestu zan ikastolako anbientia./ Bi familixa orrek alkarrekin aldrebestuta dare.
1. ále. 1. ale, alía. (a). izena. Unidad, pieza. Sagar arbola orrek, amar ale emoittu./ Zazpi txal eruan zittuan ferixara eta etzeban aleik saldu. Barazki eta frutei buruz, batik bat. alían egon. (c). esapidea. Fruta-arbola loretik alera igarota. Keixia alian zeuala egin zeban izotza. Ik. loran egon. 2. ale, alía. (b). izena. Labore garaua. Grano. Birrindduta ala aletan emoten dotsazu garagarra beixei? 3. ale, alía. (b). adjektiboa. Izenaren ondoren jarririk, handia, galanta. Colocado detrás del nombre, grande. Egundoko neska alia azi da Miren./ Arek arrapau juan mozkor alia./ Etxuat sekula ikusi alako plaia aleik. Ik. garau (esanahi berdina dute, baina garau pertsonez bakarrik entzun izan dut). Ik. garau. 4. ále, áliak. (c). izena. Zenbaitek potroen, barrabilen eufemismo gisa darabil. Ik dauzkak aliak, ik. Ik. barrábill, pótro.
2. ále!. (a). interjekzioa. ALA!. Joan! Ospa! Fuera! Benga, ale ortik, ixteko ordua da ta. Baita, norbait animatzeko egiten den deiadarra. Ale Marino, ale! onena aiz ta! Etim.: Frantseseko «allez», edo «alatu» (mover, empujar) aditza? ALE ALE! Ik. ala ala!.
alegerentzi, alegerentzixe. (Aramaio) "Alegrantzia, alaitasuna. Alegerentzi aundixe etorri jako orreaz personiorreaz." (Orm Aram).
alégiñ, alegíña. (a). izena. Ahalegina. Empeño. Alegiñ aundirik etzeban jarri igerixan ikasten. alégiña(k) eiñ. 1. alegiñak eiñ. (a). du aditza. Saiatu. Alegiña(k) eiñ arren etxako eskolaik buruan sartzen. Sin. alegínddu, saiatu. Ik. egíñal. 2. alegiñak eiñ. (b). Erregutu. Makiña bat alegiñ ein zotsan semiai, estudixatzera juan zeiñ, baiña alperrik.
álegre, álegria. (c). adjektiboa. ALEGERE (ARAM.). Alaia. Alegre. Aretxek zien jaixak, eta alegriak gaiñera e, alegriak. Sot. (AA BergEus, 334. o.). / Oso gizon alegria zan./ Kantu baten! Orduen alegeriaue zan munduoi oin baiño. (Orm Aram). Alai hitza ulertzen da, baina erabili ez.